AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/31 10:06

"Etxean sartuta gaude, bakartuta, zalantzaz beteta... Baina ez dira hauek besoak gurutzatuta gelditzeko egunak". Zarauzko (Gipuzkoa) Danda gazte asanbladako kideek modu horretan aurkeztu zuten alarma egoeraren harira martxan jarritako dinamika berria: Leihotik At! podcasta. "Dandako kideok ez daukagu geldirik geratzeko asmoik. Guk argi daukagu: isolamenduaren aurrean erantzun kolektiboa eta desinformazioarean aurrean begirada kritikoa".

Hala, aurrerantzean, asteazkenetan eta larunbatetan argitaratuko dituzte Leihotik At! podcastak, asanbladaren Youtube kanalean nahiz ivoox.com orrialdean. Iragarri dutenez, albistegia, elkarrizketak, irakurketa politikoak edota kultur proposamenak izango dira saio guztietan. Elkarrizketetan, hain zuzen, "krisiaren ondorio berehalakoak jasaten ari direnei" ahotsa ematen ahaleginduko dira.

"Zer dago osasun-krisialdi honen atzean? Zein epe motzeko eta luzeko eragin ditu krisi honek? Nork jasango ditu eraginak? Zer egin dezakegu egoera nahasgarri honetan?"; horra hor, podcasten bidez, Dandako kideek erantzun nahi dituzten galderetako batzuk.

Lehenengo saioa, entzungai

"Etxean gaude, bakartuta, isolatuta... Baino ez dezagun egoera ontzat eman. Findu belarria eta zorroztu ikuspuntua". Azken esaldi horrek eman zion izena Leihotik At! podcastaren lehenengo saioari, Dandak iragan larunbatean argitara atera zuena. Besteak beste, adinekoen egoitzetan bizitzen ari diren egoera jaso zuten, tartean, Zumaiako (Gipuzkoa) egoitza bateko langileen testigantza.

Hona hemen aurrenengo saioa: