AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zentroniko.
2023/11/28 09:50

Azken 24 orduetan, hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Zentronikoko (Nafarroa) Construcciones Metálicas Eneis enpresan, Gasteizko (Araba) DHLn eta Etxarri Aranatzeko (Nafarroa) Omnian izan dira lan-heriotzak.

Atzo goizean, Zentronikoko industria-nabe batean galdu zuen bizia behargin batek. Biltegi bateko kanpo-estalkia aldatzeko lanetan ari zela, erori egin zen teilatua, eta 15 metroko altueratik jausi zen langilea. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu baziren ere, bertan zendu zen zauritutako behargina. 54 urte zituen.

Egun berdinean, Gasteizko DHL enpresan galdu zuen bizia beste langile batek, lan-istripu "ez-traumatiko" batean.

Gaur, gainera, Etxarri Aranatzen izan da lan-istripu hilgarri bat. Industrial de Armaduras Omnia enpresan, prentsa bat mantentzeko-lanak egiten ari zen behargin bat, baina harrapatuta geratu eta hil egin da. 51 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 51 langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK