AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/10 08:57

Barakaldon (Bizkaia), gizonezko batek egindako sexu-erasoen berri eman dute lau neskak. Pauldarrak futbol taldean aritzen dira adin txikiko emakumeak, eta entrenatzaile batek egin dizkie erasoak. Hamar urtez jardun du entrenatzaile modura gizonezko horrek, eta 14 eta 16 urte artean dituzte erasotuak izan diren neskek.

Jasandakoa Sestaoko (Bizkaia) komisarian salatu dute jada, eta klubari ere jakinarazi diote. Hala, klubak baztertu egin du erasotzailea. Erasoak pairatu dituzten emakumeek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean.

EZ DAGO IRUZKINIK