AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/24 10:07

Usurbilgo (Gipuzkoa) Txiki-Erdi auzo inguruan izan zen lan-istripua, atzo bertan. Laborari bat baserri batean ari zen lanak egiten, baina arratsaldeko 19:30ak aldera, bidetik atera eta irauli egin zen gidatzen ari zen traktorea. Azaldu dutenez, trenbidera erori zen ibilgailua, eta bertan hil zen behargina.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 34 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Sanferminetan Noain-Eskirotzeko (Nafarroa) industrialdean lan-istripua izan zuen kale-garbitzailea joan den astelehenean hil zen.

Langile bat zauritu zen atzo Cordovillan

Gainera, 55 urteko beste langile batek lan-istripua izan zuen atzo Cordovillan (Nafarroa). Brikolaje-denda handi batean egiten du lan, eta beso bat harrapatu zuen goizeko 10:00ak aldera.

Suhiltzaileak eta anbulantziako langileak bertaratu ziren emakumea artatzera, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikara lekualdatu behar izan zuten, Iruñera (Nafarroa). 
EZ DAGO IRUZKINIK