Atzo goizean, lan-istripuz hil zen 49 urteko behargin bat Abartzuzan (Nafarroa). Elikadura-enpresa batetik gertu izan zen istripua, bertako langile bat harrapatu baitzuen kamioi batek 08:00ak aldera, landa-eremu batean.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 67 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Iaz, denera, 64 lan-heriotzaren berri eman zuten iturri sindikalek.