AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/05 10:10

Kirol taberna. Lan-jazarpen gehiago ez lelopean, aurreko ostiralean protesta bat izan zen Gasteizko (Araba) Faroloian. Hala, langile batek Kirolen jasandako eskubide urraketak eta jazarpena salatu zituzten berriro, eta Laneko Autodefentsa Sareak tabernako nagusiari egindako exijentziak atera zituzten mahaira: beharginari Kirolen egin dizkioten erasoen berri ematearekin batera, tabernako nagusiari exijitu zioten langileari zor dion dirua ordain diezaiola.

Nagusiak, ordea, "modu oldarkorrean" erantzun du, LASeko kideek azaldu dutenez: "langileari zor dion dirua emateari uko egin dio, jarritako propaganda kendu du, kalera begira kamera bat jarri du eta LAS bera salatu du". Horren aurrean, mobilizatzeko deia egin zuen LASek, eta elkarretaratze bat antolatu zuen joan den ostiralerako. Protestan, "nagusien inpunitatea borrokatzera" eta "autodefentsa sozialista antolatzera" deitu zuen berriz.

EZ DAGO IRUZKINIK