Berehala etxegabetua izateko arriskuan dago familia bat Gasteizko Sansomendi auzoan. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asteak daramatza egoeraz ohartarazten: bizitoki-alternatibarik ez daukan familia batek, sei adingabek tartean, gaur galduko dute etxea. Erakunde publikoek ez diete inolako alternatibarik bermatu. Horiek horrela, etxe-kaleratzearen aurka mobilizatu da Etxebizitza Sindikatu Sozialista.
Bart arratsaldean, kanpaldi bati ekin zion sindikatuak familiaren etxearen parean, protesta modura. Etxegabetzea gaur goizerako dago ezarrita, eta jende ugari dago bertan jada, desalojoari aurre egiteko prest.


