AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/29 08:34

Sorpresaz beterikoak izango dira Gazte Topagune Sozialistaren aurreko hilabeteak, azken egunetan ikusten ari den modura. Aste honetan aurreratu dituzte aurtengo egitarauko hainbat ekimen, eta, atzo, ezustean atera zuten argitara edizio honi lotutako abestia: Haustura.

Sona handia izan du kantak, bai eta hari laguntzeko egindako bideoklipak ere. Bideoan ageri den modura, Mutiko, Maixa, Calié, Mateo Zikuta eta J Martina artistek hartu dute parte abesti berrian, Densok produzituta. Kantaren hitzek ere zeresana eman dute:

Emana zaiguna

Kentzen digutena

Eraiki nahi duguna

Suntsitzen dutena

Kontatu nahi nizuna

Esan zidatena

Egin dezakeguna

Egin behar dena


Por aquí no love for the popo

No como otros, no como otros

Pa' cartón sus promesas y votos

Quedarnos solos o quemarse todo


Betiko kontu zahar guzti haiek

Sinetsi behar baldin badute

Esateko asko eduki arren

Emateko ezer, emateko ezer


Amildegian, bularrean sartu nahirik geziak

Ezizen atseginegiak

Salto egin behar duen erbia

Ze ez ziren jaio ustezko loreak

Adreilu pintatua urre koloreaz

Eraitsi egingo duen ondoeza

Atzoko zama guztia Itxura finko?

Erortzen zaio lilura bizkor

Denbora osten itsulapikon

Guretzako ez den eztia

Eskriba gorria prestu dago

Saldu zitzaion bero oparon

Zulatzeko zeru beltz opako

Espiralaz Petrogradoko hirian


Gurasoen mundu aldrebesa

Irudiak eta ezereza

Arroz txuria ta txopesa

Denbora ordainduen ihesa

Merkantzia-katearen estresa

Beste bat, beste bat

Putreen interesak

Belaunaldi baten ondoeza

Ondo ikasia dugu

Ez dugu sinesten etsaia

Erosi beharreko ametsak

Saltzen diren garai alaiak

Miseria dakarten promesak

Abiatzen ditugun batailak

Elkarri esanez egiteko

Ez jartzeko beste masaila


Egin daitekeena

Egin behar dena

Nahi duenak dena

Egin dezakeena

Egin daitekeena

Heltzean azkena

Hautua egiteak

Ekar dezakeena



EZ DAGO IRUZKINIK