AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/26 08:31

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek hilabete honetan eman dute berria: Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialista, urriaren 11tik 15era bitartean. "Topagunea geure antolakuntza propioz eraikitako ekimena izango da, Euskal Herriko gazte eta ikasle ugariren ekarpena oinarritzat duena", aldarrikatu zuten GKSko eta IAko kideek.

Urrira bitartean, pixkanaka joango dira Gazte Topagune Sozialistari buruzko xehetasunak zehazten, eta atzo egin zuten lehenengo aurrerapena: edizio honetako egitarauaren zenbait ekimen iragarri zituzten. Hala, jakinarazi zuten, ohi bezala, "aktualitate ekonomiko, politiko eta kulturala" lantzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak izango direla Topagunean; bai eta askotariko tailerrak, kirol ikuskizunak, Olinpiadak eta korto lehiaketa bat ere.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, hainbat musikarik hartuko dute parte Topagunean. Oraingoz, sona handiko zenbait musika talde eta artista izango direla eman dute aditzera antolatzaileek: besteak beste, Elio Toffana eta Ill Pekeño & Ergo Pro rap abeslariek eskainiko dituzte kontzertuak, bai eta Merina Gris, Añube, Toc, The Lio eta Against You taldeek ere.

Bono orokorrak, salgai

GKSren web-orrian eros daitezke jada Topagunerako bono orokorrak, eta hainbat salmenta-puntu ere jarri dituzte martxan Euskal Herriko zenbait herritan. Zehazki, ondoko tabernetan daude eskuragai bono orokorrak: Haginpe (Azpeitia, Gipuzkoa), Raku (Tolosa, Gipuzkoa), Urka (Donostia, Gipuzkoa), Bidaide (Bilbo, Bizkaia), Zulua (Lekeitio, Bizkaia), Mesoi Barria (Durango, Bizkaia), Ostarte (Burlata), Ezpala (Iruñea, Nafarroa), Arkangoa (Altsasu, Nafarroa), Berri (Lizarra, Nafarroa), Koxkila (Lesaka, Nafarroa) eta Elizondo (Gasteiz, Araba).

EZ DAGO IRUZKINIK