AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/10 11:58

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA, ingelesezko sigletan) itxi egin behar izan du Jerusalemen ekialdean duen egoitza. Izan ere, larriki egin dio eraso kolono sionista talde batek: atzo, bi aldiz eman zioten su egoitzari. Barruan zeuden agentzia horretan jarduten duten hainbat kide.

Azken bi hilabeteetan, areagotu egin dira UNRWAren kontrako eraso faxistak Jerusalemen. Kolono sionistak etenik gabe elkarretaratu dira egoitza aurrean, eta gogortu egin dituzte erasoak aste honetan: harriak bota dizkiete agentziako eraikinei eta bertako beharginei.

Urriaren 7tik otsailaren hasierara bitartean (orduan argitaratutako datuen arabera), UNRWAko gutxienez 152 kide erail zituzten indar militar sionistek Gazako Zerrendan.

UNRWA jopuntuan

Israelgo Estatu terroristak behin eta berriz seinalatu du UNRWA, agentziako hainbat kidek "Hamasekin" lotura dutela esanda. Aitzakia horrekin, nazioarteko estatu ugarik erabaki dute palestinar errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematen dion erakunde horri finantziazioa kentzea.

Sarri azaldu izan du NBEk 2 milioi gazatar inguruk daukatela UNRWAk ematen duen laguntza humanitarioaren erabateko beharra. Agentzia hori izan da, hain zuzen ere, hamaika aldiz ohartarazi duena Gazako Zerrendan palestinarrak jasaten ari diren goseteaz.

EZ DAGO IRUZKINIK