AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / TVP
2023/12/12 11:42

Sionistek erabateko setioa mantentzen dute Gazako Zerrendan, iparraldean ez ezik, hegoaldean ere ofentsiba militarra areagotuta. Urriaren 7tik hona, 17.997 palestinar baino gehiago erail dituzte Gazan; horietatik 7.000 baino gehiago, haurrak. Zaurituak eta desagertuak zenbaezinak dira.

Genozidioa, baina, ez da eraildako palestinar kopuru izugarrian soilik ikusten. Sionistek blokeatuta eta itxita daukate Gazako Zerrenda, eta azken bi hilabeteetan etengabea izan da argindarraren, uraren, sendagaien edota elikagaien hornidura etetea eta blokeatzea. Sarraski bete-betean, beraz, eraso militarrez gain, era guztietako miseriazko baldintzak jasan behar dituzte palestinarrek.

Horri lotuta, bereziki larria da pairatzen ari diren gosea. Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak berak, UNRWAk, palestinar ugari gosez hiltzen ari direla azaldu du. Nazio Batuen Erakundearen Elikagaien Munduko Programak (PMA, gaztelerazko sigletan) berriki egindako inkestak datu kezkagarriak utzi ditu: palestinarren %91k egiten dute gaua gose izanda.

Inkestatuen %36 "gose latza" ari dira jasaten, eta %52, berriz, "gose moderatua". Erantzun dutenen %63k esan dute, gainera, hainbat egunez egon direla ezertxo ere jan gabe, azken bi hilabeteetan.

EZ DAGO IRUZKINIK