AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/09 10:54

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak hitzordu garrantzitsu bat dauka jarrita ekainaren 17rako, Gernikan (Bizkaia): urteroko jardunaldi nazionala. Egun osoko egitaraua argitara eman du jada, eta lau hitzaldi izango dira oraingoan; hiru goizean, eta bat arratsaldean.

Itaiako kideek aurreratu zuten "egungo testuingurua" ulertzeko zenbait gako aterako dituztela mahaira Gernikan, eta "emakume langileok ditugun erronken eta proposamen politikoen inguruan hausnartzeko elkargune" bat izango dela jardunaldia. Aste honetan, gainera, hitzaldi guztien nondik norakoak eta bakoitzean landuko diren auziak azaldu dituzte, modu xehatuan.

Hona hemen hitzaldi bakoitza eta azalpenak:

  1. Gobernu politika feminista aztergai (ekainaren 17an, 10:30ean)
  2. Emakume langileon proletarizazio prozesuaren nondik norakoak (ekainaren 17an, 10:30ean)
  3. Emakume langileok ditugun erronkak eta proposamen politikoak (ekainaren 17an, 12:30ean)
  4. Matxismoaren aurpegi berriak (ekainaren 17an, 16:30ean)
EZ DAGO IRUZKINIK