AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/27 09:33

Beldurgarriak dira Friedrich Merz Alemaniako oposizioko buruak (CDU) ZDF telebista-katean egindako adierazpenak. Migrazioaren inguruan hitz egin du Merzek, joera arrazista argi batekin: pertsona migratzaileen "naturalizazio azkarregia" kritikatu du, nazionalitatearen eskuratzeari erreferentzia eginda. Hortaz, "naturalizazio azkarregi" hori gelditu behar dela eta Alemaniara migratu duten lagunei hainbat baldintza jarri behar zaizkiela defendatu du, eta norabide nabarmen bat erakutsi du baldintza horiei dagokienez: zehazki, alemaniar herritartasuna lortzeko, baldintzetako batek "Israelen existitzeko eskubidea" onartzea izan beharko lukeela esan du.

Baldintza hori beteta, pertsona batek "Israelen segurtasunarekin konprometituta" dagoela erakutsiko lukeela dio Merzek. "Hori sinatzen ez duenak ez du lekurik Alemanian", gaineratu du. Azpimarratu du, bestalde, Israelen segurtasuna izan zela "Alemaniako Estatuaren sortze printzipioa (Staatsräson)".

Israelek ofizialki gerra-egoera deklaratu zuenetik, babes osoa eman die sionistei Alemaniako Gobernuak. Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazio ugari erreprimitu eta debekatu dituzte Alemaniako agintaritzek; esaterako, Berlinen. Hiri horretan ehunka atxilotu izan dira Palestinako sarraskia salatzeko protestetan.

Muga gehiago migrazioari

Migrazioari eta asiloari buruzko politika bateratu batetik gero eta gertuago dago Europar Batasuna, eta migrazioa mugatzeko nahiz deportazioak errazteko asmoa nabaria da. Alemanian ere badirudi joera horretako neurriak areagotu eta erraztuko dituztela: Olaf Scholz kantzilerrak duela gutxi adierazi du beharrezkoa dela "azkarrago deportatzea", eta asilo eskaerak mugatzea.

EZ DAGO IRUZKINIK