AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/09 09:15

Neguko hotzari aurre egiteko materiala bildu eta banatu dute Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an bildu zuten neguko arropa, baita mantak ere, gero beharra duten pertsonei banatu ahal izateko.

Kanpaina horren berri ematean, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak salatu zuen, gaur egun, bizi-bitartekoak ez daudela guztiontzat "baldintzarik gabe bermatuta". Beraz, beharrezkotzat jo zuen "kalitatezko bizi-baldintzen alde antolatzea", eta horri lotuta aurkeztu zuen arropa eta mantak biltzeko eta banatzeko kanpaina.

Oinarrizko produktuen biltegi bat ere badaukate martxan eskualde horretan, 2020. urtetik. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatutako biltegi horrek beharra duten ehunka laguni ematen die sostengua.

EZ DAGO IRUZKINIK