AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/13 09:46

Beste garraiolari bat hil da Euskal Herrian, oraingoan, Tuteran (Nafarroa). Garraio enpresa batek astelehen arratsaldean azaldu zuen ez zuela beharginetako baten berririk, eta erabiltzen ari zen kamioiak egunak zeramatzala Tuterako zelai batean, La Serna industriagunean. Atzo goizean joan ziren geldirik zegoen kamioia begiratzera, eta bertan topatu zuten langilea, hilik.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 55 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. LAB sindikatuak seinalatu du, aurten, lan-heriotzen %33 sailkatu dituztela "ez-traumatiko" gisa. Eta, garraiolarien artean, ehuneko hori are altuagoa dela gogorarazi du: iaz, 2022an, garraiolarien artean izan ziren lan-heriotzen %75 jo zituzten "ez-traumatikotzat" (11 langilek galdu zuten bizia sektorean). "Horrek argi erakusten du garraiolarien lan-baldintzek istripu kardiobaskularretan duten eragin zuzena, lanpostuen prekarizazio etengabea tarteko", esan du LABek.

EZ DAGO IRUZKINIK