AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Bizkaiko Suhiltzaileak (X)
2025/10/17 09:04

Joan den asteartean, beste garraiolari bat hil zen lan-istripuz Euskal Herrian. Muxikan (Bizkaia) gertatu zen, BI-635 errepidean, arratsaldeko 15:00ak jota. Argitu ez dituzten arrazoiak medio, gidatzen ari zen kamioiaren kontrola galdu zuen langileak, eta trenbidera amildu zen. Oso larriki zauritu zen erorikoaren ondorioz, eta larrialdi-zerbitzuak bera salbatzen saiatu baziren ere, minutu gutxira zendu zen.

Iturri sindikalen zenbaketen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 53 beharginek galdu dute bizia aurten soldatapean lanean ari zirela.

EZ DAGO IRUZKINIK