Atzo, laborari batek lan-istripuz galdu zuen bizia Maulen (Zuberoa). Iluntzeko 20:00ak aldera izan zuen istripua langileak, traktore bat gidatzen ari zela: malda batetik behera zihoala irauli zen ibilgailua, eta etxebizitza baten kontra jo zuen. Bertan galdu zuen bizia 20 urteko gazteak.
Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 53 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian lanean ari zirela.