AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/19 19:12

"Sektoreko eguneroko arazoak negoziatzeko eta konpontzeko" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duen borondate faltaren aurrean, greba egingo dute Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako ikastetxetako jantokietako nahiz garraioko langileek. Bi eguneko lanuztea izango da, urtarrilaren 27an eta 28an, eta publikoak, itunpekoak nahiz pribatuak diren ikastetxeetan batuko dira mobilizaziora soldatapeko beharginak.

Pasa den urtarrilaren 11n izan zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta langileen ordezkarien arteko azken bilera. Bertan, langileen esanetan, Hezkuntza Sailak berriz egin zion muzin heziguneetako bi zerbitzu horietan duen erantzukizunari, "ikastetxeetako zuzendaritzei eta OMRei" esleituz lan-gatazka konpontzeko ardura.

Etengabe okerragotzen ari diren lan-baldintzak zirela-eta hasi zuten borroka ikastetxeetako garraioko nahiz jantokietako langileek. Garraioari dagokionez, azaldu zuten oraindik ez dela behar bezalako neurririk hartzen COVID-19a ez kutsatzeko.

Aurretik ere egin dituzte mobilizazioak EAEko ikastetxetako jantokietako beharginek. Aldi honetan ere, egoera desblokeatzea espero dute.