AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/17 10:00

Hernanin (Gipuzkoa) indarrean jarraitzen du Mugimendu Sozialistaren aurkako beto politikoak, Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak aste honetan baieztatu duenez. Hernaniko Txosna Batzordeak ukatu egin dio Mugimendu Sozialistari San Joan festetan txosnak jarri ahal izatea, Mugimendu Feministaren eta Ezker Abertzalearen ekimenez. EH Bildu buru duen Hernaniko Udalak, gainera, ez du onartu beto hori dela-eta Mugimendu Sozialistak egindako eskaera: txosnak ohiko txosnagunetik kanpo jarri ahal izatea, ikusita Hernaniko Txosna Batzordeak mantendu egin duela Mugimendu Sozialistari ohiko txosnagunean txosnak jartzeko ezarritako debekua.

Une honetan Hernaniko udaletxean daude Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako hainbat kide. Mugimendu Sozialistari jarritako beto politikoa bertan behera utz dezatela exijitzen dio udalari, eta horren harira, negoziazio-mahai bat irekitzeko asmoa erakutsi du. "Sortu diren gatazkekin bukatzeko eta egoera baretzeko konpromisoa dugu. Hala ere, festak normaltasun osoz pasatzeko bermea argia da: beto politikoa altxatzea eta txosna jartzeko eskubidea izatea", esan dute Kontseilu Sozialistako kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK