Haurreskolak partzuergoko langileek greba arrakastatsua gauzatu dute gaurkoan ere, sektore horretan aritzen diren soldatapekoen %70 batu baitira lanuztera. Hala, mobilizazioz beteriko beste hiru egun dituzte aurretik otsaila bukatu baino lehen.
Beharginen borrokarako kemena azpimarratu dute sindikatuek: "Langileen %100en greba eskubidea urratua izan arren eta bestelako oztopo guztien gainetik, gaurko grebak %70eko erantzuna izan du". Askatasun sindikalen aurkako erasoa seinalatzeaz gain, salaketa bi egin dituzte grebalariek: "lan baldintza eskasak" batetik, "negoziazio falta" bestetik.
Negoziazioa blokeatuta
Haurreskolak partzuergoko eta EAEko Hezkuntza Saileko arduradunen negoziatzeko borondate ezagatik kexu dira, eta "langileen aldarrikapenei muzin egitea" egozten diete. Hori ez ezik, partzuergoa bera "arriskuan jartzea" ere leporatzen diete, "aldebakarreko erabaki politikoak" tarteko. Ondorioz, "haurreskolen doakotasunaren beharra" aldarrikatu dute borrokan diren langileek.
Mobilizazio gehiago
Oraingoz, ez dute mobilizazioekin jarraitzea ez den beste aukerarik ikusten: "Gauzak aldatu ezean, Haurreskolak partzuergoko langileok grebara deituko dugu otsailaren 22rako, 23rako eta 24rako". Lanuzte horrek aurrekoetan egindako sei eskakizun berdinak barnebilduko ditu: