AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2020/12/17 17:35

Haurreskolak partzuergoko langileek greba egin zuten atzo, abenduak 16, aurreko asteko lanuzteei jarraipena emanez. Parte-hartzea handia izan zen berriro ere: abenduaren 10ean  langileen %73ek egin zuten bat greba deialdiarekin eta, atzo, %75ek. 

Urrian hasitako mobilizazioei ere eman zieten jarraipena atzokoan, eta Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) nahiz Eibarren (Gipuzkoa) egin zituzten elkarretaratze eta manifestazioak. Salatu zuten ez direla betetzen izatez indarrean dauden lan-hitzarmen eta akordioak.

"Mahai negoziatzailea" deitu dute abenduaren 22rako, eta espero da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak bertaratzea. Hainbat puntu hizpide izatea aldarrikatu dute langileek, hala nola: ordezkapenak betetzea, akordioak bete eta lan-hitzarmen berria negoziatzea, Hezkuntza Sailean integratuak izatea, aurrekontua handitzea edota "doakotasunerako urratsak ematea".