AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Irudian, Zarauzko aurkezpena.
2024/01/03 10:10

Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak abenduaren 16an eman zuen aurrerantzean bere erreferente politiko nagusia izango denaren berri: Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) aurkeztu zuen Eibarko (Gipuzkoa) Astelena frontoian, 1.500 lagunetik gora bildu zituen ekitaldi batean. Antolakunde berria aurkezteaz gain, norabide estrategikoari buruzko dokumentu bat eman zuten argitara egun horretan: Estrategia sozialista berria.

Orain, Euskal Herri osoan barrena aurkeztuko dute Euskal Herriko Kontseilu Sozialista. Hamaika aurkezpen saio antolatu dituzte tokian toki, antolakunde berriak gaur egungo egoerari buruz egiten duen irakurketa aletzeko, eta berehalako erronka politikoei buruz hitz egiteko.

Abenduaren amaieran hasita, hainbat aurkezpen izan dira jada: Zarautzen (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Lekunberrin (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia), hain zuzen ere. Gaur, Hernanin (Gipuzkoa), Villabonan (Gipuzkoa), Zumaian (Gipuzkoa) nahiz Lesakan (Nafarroa) egingo dute EHKS aurkezteko saio bana.

Hona hemen datozen egunetan izango diren aurkezpenak:

GIPUZKOA

  • Hernani: urtarrilaren 3an, 18:30ean Biteri Kultur Etxean
  • Andoain: urtarrilaren 4an, 19:00etan Igaran (Eskola kalea, 4)
  • Villabona: urtarrilaren 3an, 19:00etan Aljiben
  • Zumaia: urtarrilaren 3an, 19:00etan Etxape Zentro Sozialistan
  • Beasain: urtarrilaren 4an, 18:30ean Goierriko Zentro Sozialistan
  • Orereta: urtarrilaren 4an, 18:30ean Reina aretoan
  • Irun: urtarrilaren 4an, 18:30ean Palmera Monteron
  • Tolosa: urtarrilaren 4an, 19:00etan Apaiz Etxean
  • Donostia: urtarrilaren 5ean, 18:00etan Donostiako Zentro Sozialistan

ARABA

  • Laudio: urtarrilaren 7an, 12:00etan Erabilera anitzeko gelan (herriko plazan)

LAPURDI

  • Baiona: urtarrilaren 5ean

NAFARROA BEHEREA

  • Bidarrai: urtarrilaren 7an, 16:00etan Arrume gelan

NAFARROA

  • Lesaka: urtarrilaren 3an
  • Lizarra: urtarrilaren 4an, 19:30ean Kultur Etxean
  • Otsagabia: urtarrilaren 4an
  • Iruñea: urtarrilaren 4an, 19:00etan Kaldereriako aretoan

BIZKAIA

  • Algorta: urtarrilaren 4an
  • Durango: urtarrilaren 4an, 18:30ean San Antonio Santa Rita ikastetxeko aretoan
  • Ermua: urtarrilaren 4an, 18:30ean Lobiano Kulturgunean
  • Ondarroa: urtarrilaren 4an, 18:30ean Kofradia Zaharrean
  • Santurtzi: urtarrilaren 4an
  • Basauri: urtarrilaren 5ean, 18:00etan Arizko dorretxean
  • Gernika: urtarrilaren 7an, 12:00etan Astran
  • Bilbo: urtarrilaren 12an, 18:30ean La Bolsan

EZ DAGO IRUZKINIK