AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Euskal Irratiak
2024/10/02 08:53

Euskal Irratien esanetan, gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak Lapurdin, Marieniako lurren defentsan jarduteagatik. Itsasun eta Ustaritzen izan dira atxiloketak, asteazken goizean bertan. Atxilotuetako bat, behintzat, Ustaritzeko komisariara eraman dute.

Itxura denez, apirilean egindako protesta baten harira atxilotu dituzte bi lagunak. Kanboko herriko etxean izan zen protesta-ekintza; Marieniako laborantza-lurren defentsan, eta bertan etxebizitzak eraikitzeko dagoen proiektu erraldoiaren kontra. Herriko kontseiluan sartu ziren hainbat pertsona, protesta egiteko asmoz.

Hautetsi batzuek eta Baionako prokuradoreak berehala jo zuten protestan parte hartu zutenen kontra, eta salaketak aurkeztu zituzten. "Errepublikako hautetsiekin" modu "bortitzean" aritzea leporatu zieten.

Epaiketa bat joan den martxoan

Ez da Marieniako borrokari lotuta gertatzen diren lehenengo eraso errepresiboak. Martxoan bertan epaitu zituzten lau lagun (horietako bat gaur atxilotu dute berriz), 2022ko abenduan, Bouygues Immobilier promotorearen aurkako protesta-ekintza batean parte hartzeagatik. Enpresa horrena da laborantza-lurretan gauzatu nahi duten proiektua.

EZ DAGO IRUZKINIK