ACTUALIDAD / Represión

Gutxienez bi lagun atxilotu dituzte Lapurdin, Marieneko lurren defentsan aritzeagatik

Itsasun eta Ustaritzen izan dira atxiloketak gaur goizean. Apirilean Kanbon egindako protesta bati lotuta jo dute bi pertsonaren kontra; ez da Marieneko laborantza-lurren defentsan borroka egitagatik gertatzen diren lehen erasoak.
2024eko urriaren 2
Gutxienez bi lagun atxilotu dituzte Lapurdin, Marieneko lurren defentsan aritzeagatik
— ARGAZKIA Euskal Irratiak

Euskal Irratien esanetan, gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak Lapurdin, Marieneko lurren defentsan jarduteagatik. Itsasun eta Ustaritzen izan dira atxiloketak, asteazken goizean bertan. Atxilotuetako bat, behintzat, Ustaritzeko komisariara eraman dute.

Itxura denez, apirilean egindako protesta baten harira atxilotu dituzte bi lagunak. Kanboko herriko etxean izan zen protesta-ekintza; Marieneko laborantza-lurren defentsan, eta bertan etxebizitzak eraikitzeko dagoen proiektu erraldoiaren kontra. Herriko kontseiluan sartu ziren hainbat pertsona, protesta egiteko asmoz.

Hautetsi batzuek eta Baionako prokuradoreak berehala jo zuten protestan parte hartu zutenen kontra, eta salaketak aurkeztu zituzten. "Errepublikako hautetsiekin" modu "bortitzean" aritzea leporatu zieten.

Epaiketa bat joan den martxoan

Ez da Marieneko borrokari lotuta gertatzen diren lehenengo eraso errepresiboak. Martxoan bertan epaitu zituzten lau lagun (horietako bat gaur atxilotu dute berriz), 2022ko abenduan,