AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Euskal Irratiak
2023/11/08 09:05

Atzo goizean, Frantziako Poliziak lau pertsona atxilotu zituen Itsasun (Lapurdi), Kanbon (Lapurdi) eta Baionan (Lapurdi). Iaz Bouygues Immobilier promotorearen aurka egindako ekintza bati lotuta atxilotu zituzten: promotore horrek Marieniako laborantza-lurretan etxebizitzak eraikitzeko daukan proiektuaren kontra protesta egiteko, Angelun (Lapurdi) daukan egoitza zikindu zuten hainbat lagunek, eta lurrez bete zuten proiektuaren maketa.

Baionako polizia-etxera eraman zituzten lau atxilotuak, eta hainbat eta hainbat pertsona bildu ziren kanpoaldean, atxiloketen aurka protesta egiteko eta lau kideak aske gera zitezela exijitzeko. Ia 15:00etan askatu zituzten, eta zehaztuta dago noiz epaituko dituzten Angeluko protesta-ekintza horren harira: hurrengo martxoan.

EZ DAGO IRUZKINIK