AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/17 12:06

Aranjuezen (Madril) dituzte gatibu Beatriz Etxeberria preso politikoa eta haren bi urteko alaba. Atzo, hilak 16, Niño Jesus ospitalera eraman zituzten, haurrarentzako bi mediku-kontsulta baitzituzten hitzartuta.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, lehenengo kontsultaren ostean, zaintza lanak egiten ari zen guardia zibil bat hurbildu zen Etxeberriarengana. Eskua pistolan jarriz, ondorengoa esan zion presoari: "Zuri eta zure alabari tiro bat emateko gogoa jartzen ari zait". Mehatxua entzutean, alabaren segurtasuna bermatzeko, bigarren kontsulta bertan behera uztea erabaki zuen Etxeberriak.

Maiatzean salatu zuten konfinamendu garaia bananduta igaro behar izan dutela haurrak eta haren gurasoek (Iñigo Zapirain preso politikoa da neskatoaren aita, eta hura ere Aranjuezen giltzapean dute). Alarma egoera hasi zenean aitona-amonekin zegoen haurra, espetxetik kanpo, eta gero debekatuta izan du kartzelara gurasoen ondora itzultzea.