AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basauriko kartzela.
2024/03/29 10:52

Beste gradu erregresio bat ezarri diete Joseba Borde eta Juan Karlos Subijana preso politikoei. Basauriko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako juntak aurreko hilean proposatuta, Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 21ean onartu zuen bi presoak hirugarren gradura pasatzea. Sei egunera, baina, erabaki horren aurkako helegite bat jarri zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. Martxoaren 27an bertan, bigarren gradura eta, beraz, kartzelara itzularazi zituzten Borde eta Subijana.

Fiskaltzak euren kontrako helegiteak aurkezten dituen hirugarren aldia da, eta, hortaz, ez da bi presoek gradu erregresioak jasaten dituzten aurreneko aldia. Bordek 65 urte ditu, eta koloneko gaixotasun larri bat dauka. Ia 21 urte daramatza gatibu, eta 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak; datorren azaroan beteko du kondena osorik. Subijanak, berriz, 59 urte ditu, eta 23 urte daramatza preso, 28 urteko zigorretik. Gaitz larri bat dauka berak ere.

EZ DAGO IRUZKINIK