AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/08 11:17

Ia hiru aste igaro dira Ikerketa Sozialisten Institutuaren (ISI) aurreneko kongresutik: Lenin 1924-2024: teoria iraultzailearen gaurkotasuna. Bilboko (Bizkaia) Euskalduna Jauregian izan zen Leninen heriotzaren 100. urteurrenari lotutako ekimena, apirilaren 19tik 20ra bitartean, eta oinarri argi batzuk izan zituen: Leninen lorpen politikoak aitortzea, bere teoria iraultzailearen gaurkotasuna aldarrikatzea, eta mugimendu komunistaren egungo zereginei buruzko eztabaidari heltzea.

Hitzaldi indartsuak izan ziren kongresuan, eta ehunka lagun bertaratu ziren horiek entzutera eta lantzera. Nazioarteko aditu ugarik hartu zuten parte hitzaldietan; hala nola, Lars Lih, Jodi Dean, Susan Weissman, Kevin B. Anderson, Robert Brenner, Marcel van der Linden, Danel Gaido, Beverly Silver, Alex Calinicos, Fabio Frosini eta Wolfgang Fritz Haugek. Kongresua zarratzeko, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako (EHKS) bi kidek eskaini zuten hitzaldi bat.

Sei eztabaida-mahai izan ziren denera, eta auzi ugari ukitu zituzten: "boltxebismoaren gaurkotasuna", "Lenin eta Hegelen Logikaren Zientzia", "Kapitalaren metaketa-zikloak eta klase-borroka", "inperialismoaren teoria", "ekoizpen-indarren eta ekoizpen-erlazioen arteko dialektika historikoa", eta abar.

Saio guztiak ikusgai daude jada, hizlariak aritu ziren jatorrizko hizkuntzan. ISIren Youtubeko kanalean argitaratu dituzte, ondoko estekan.

EZ DAGO IRUZKINIK