AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/18 09:06

Aurreko astean, Tarragonako Mas d'Enric kartzelako sukaldari bat hil zuen preso batek. Espetxeetako funtzionarioen protestak eragin ditu horrek Kataluniako hainbat presondegitan; joan den larunbatean, esaterako, Wad-Ras eta Quatre Caminseko kartzelak blokeatu zituzten, eta 1.200 preso inguru konfinatuta egotea eragin du horrek. Ostiralean, Mas d'Enric zarratu zuten funtzionarioek.

Horretaz gain, baina, presoak erabat giltzapetzearen alde egin du Generalitateak. Funtzionarioen protesten ondoriozko langile falta eta "segurtasun-arrazoiak" aitzakiatzat hartuta, 5.000 preso inguru erabat konfinatuta izan ditu Kataluniako Gobernuak berak kudeatzen dituen bederatzi espetxeetatik seitan.

Ostiralean jakinarazi zuten presoak erabat itxita zituztela ziegatan, eta ez zietela irteten uzten; hala aitortu zuen Gemma Ubasart Generalitateko Justizia, Eskubide eta Memoria sailburuak berak. Presoek salatu dute, bestalde, haiek "truke-moneta" gisa ari direla erabiltzen kartzeletako gatazkan.

EZ DAGO IRUZKINIK