AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/16 19:22

Grebara deitu dute Legutioko (Araba) Sidenor altzairutegiko langileek, lan-baldintzak mantentzearen eta eskubideak defendatzearen alde. Asteartean eta ostegunean lanuzteak izan dituzte, hitzarmen berria exijituz. Plantillaren eskaerak onartuko ez balira, datorren astetik aurrera ere greba eginen dute astearteetan eta ostegunetan.

Langile batzordearen arabera, maiatzaren 7an hitzarmen berri baten proposamena aurkeztu zuten, baina zuzendaritzak "negoziazioa blokeatu" zituen eta batzordeari exijitu zion "taldearen malgutasuna onar" dezan. Beharginek salatu dutenez, malgutasunak lan-baldintzen okertzea ekartzen du, eta negoziazioen abiapuntua  "eskubideen galera ezin dela izan" azpimarratu dute.

Sidenorren irabaziak, "ikaragarriak"

Sidenorrek 62 milioi euroko irabazi garbiak pilatu zituen 2023an, aurreko urteko etekina bikoiztuz. Salmenten igoerari esker, irabaziak %43,4 haztea lortu zuen, 1.067 milioi eurora iritsita, hain zuzen. Langileek jopuntuan jarri dituzte enpresaren irabaziak, eta lan-baldintzen hobekuntza exijitu dute, "horrelako emaitzak" dituen enpresa batentzat beharginen "eskaerak onartzea bideragarria baita".

EZ DAGO IRUZKINIK