AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/04 19:36

Asier Guridi iheslari politikoak martxoaren 29an hasi zuen gose greba, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela eskatzeko. Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean egon da barauari ekin zionetik, Caracasen. Jakinarazi berri du, dena den, bertan behera utzi behar izan duela gose greba: okerrera egin du bere osasun-egoerak, eta ospitale batean artatu behar izan dute gaur. Hala, baraualdia eteta erabaki du oƱatiarrak.

Azpimarratu du, hala ere, borrokan jarraituko duela bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela lortzeko. Izan ere, ia hamarkada bat darama "heriotz zibil" egoeran: ez dauka ez pasaporterik ez eta zedularik ere. "Nortasunik gabe, gizaki edo norbanako guztiei dagozkien eta bortxaezinak diren oinarrizko hainbat eskubide mugatu edo bortxatzen" dizkiotela salatu izan du Guridik. Besteak beste, ezin du soldatapeko lanik egin; ezin du bozkatu; ez da eskubidedun subjektu bat notariotzan, erregistroetan edota legediaren aurrean; ezin du inolako jabetzarik izan; ez dauka ezkontzeko aukerarik; arazoak ditu oinarrizko produktuak erostean, nortasun agiria eskatzen dutelako; eta abar.

Semeari ere zuzenean eragiten dio aitaren "heriotz zibilak"; Euskal Herrian dago, baina legez kontrako egoeran. "Ez dut borroka etengo; nire semeagatik, nigatik, gugatik", adierazi du gaurkoan Guridik.

EZ DAGO IRUZKINIK