AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/08/31 12:58

Asier Guridi iheslari politikoaren aldarriak aurrera jarraitzen du Venezuelan. Urte luzez borroka egin ondoren, azkenean, joan den udaberrian irten zen heriotza zibil egoeratik: nortasun juridikoa aitortu zioten eta, hala, nortasun zedula lortu zuen. "2013an Venezuelan asiloa eta babesa eskatu eta hamar urtera, lortu dut nire helburua; eta Venezuelako identifikazio zedularekin errefuxiatuei zor zaien babes humanitarioaz gozatu ahal izango dut. Borroka bide zuzena da", esan zuen.

Hala ere, azken urteetan, behin eta berriz salatu du bere semearen egoera ere, aita heriotza zibil egoeran izateak zuzen-zuzenean eragin baitio. Izan ere, orain arte, ofizialki ezin izan denez jaso Asier Guridi dela bere aita, hamaika eskubide ditu ukatuta haurrak. Orain iheslariak nortasun juridikoa aitortuta daukala, semearen eskubideak aldarrikatzen jarraitzen du: bere jaiotza-agiria alda dezatela exijitzen du, ofizialki jasota gera dadin Guridi dela haurraren aita, eta, horrekin, gaztearen eskubide guztiak bermatuta egon daitezen.

EZ DAGO IRUZKINIK