AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @ArabakoElaMetal
2022/05/18 09:39

Metalgintzako langileek gaur dute lehenengo greba eguna Araban; ELA, LAB, CCOO, ESK, USO eta CGT sindikatuek egin dute deialdia. Irekita daude sektoreko lan-hitzarmena zehazteko negoziaketak, baina sindikatuen arabera, "mugiezina" ari da izaten SEA patronalaren jarrera. Beraz, grebara jo dute beharginek, hitzarmenari dagokionez egin dituzten eskakizunak bete daitezela exijitzeko. Gaurko lanuztearen ostean, beste bi greba egun izango dituzte hurrengo astean, hain zuzen, hilaren 24an eta 26an.

Ondokoak dira langileen eskaera nagusiak: lanaldiak murriztea; soldatak KPIaz gaindi igotzea, hamalau ordainsariko 1.400 euroko gutxieneko soldatarekin; azpikontratatutako langileak subrogatzea; hitzarmena beteko dela ziurtatzeko bermeak izatea; eta abar.

Mercedes, Ertzaintzak zainduta

Goizeko aurreneko orduan, 05:15ean, ekin diete pikete informatiboei beharginek. Mercedesek Gasteizen (Araba) duen lantokira bertaratu dira, baina itxita topatu dituzte ateak: Ertzaintzak ez die barrura sartzen utzi.

Gero, 11:30ean, manifestazio jendetsu bat egin dute Gasteizko Bilbo plazatik hasita, Arabako metala borrokan. Hitzarmen duin baten alde lelopean. Sindikatuek jakinarazi dutenez, handia izan da sektoreko langileen erantzuna, eta hainbat enpresak ezin izan diote ekoizpenari heldu gaurkoan.

13:30erako ere pikete informatiboetara deitu dute, Mercedesen.

EZ DAGO IRUZKINIK