AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/18 10:16

Itun propio baten aldeko borrokan, 85 egun bete dituzte greban Gasteizko (Araba) lorezaintzako langileek, baina protesta galarazi nahian ari dira erakunde publikoak eta zerbitzuaz arduratzen den Enviser enpresa, beharginek greba egiteko duten eskubidea urratuz. Izan ere, ia hiru hilabeteko lanuztearen ostean, plantillari abusuzko zerbitzu minimoak inposatu dizkio Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen ere, Gasteizko Udalak (PSE-EE) eta hark azpikontratatutako Enviserrek eskatuta. 

Gaur sartu dira indarrean oraintsu ezarritako gutxieneko zerbitzuak, eta 28 grebalari behartu dituzte lanera joatera. Goizean goizetik, beraz, martxan izan dira piketeak lorezaintzako beharginek daukaten lan-egoitza nagusian. Lokala, hain zuzen ere, hainbat margoketarekin markatuta ikus zitekeen: "Zerbitzu minimoei ez" edo "Greba-eskubideari erasorik ez" aldarrikatu dute pintaketetan.

Presentzia poliziala handia izan da beste behin ere, piketeei kontra egiteko asmoz bertaratu baita Ertzaintza. Hainbat pertsona identifikatu dituzte poliziek.

Maiatzaren 26an, lorezainek bi hilabete bete zituztenean lanuztean, manifestazio jendetsu bat egin zuten Gasteizko kaleetan, eta babes zabala jaso zuten grebalariek.

EZ DAGO IRUZKINIK