AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/13 09:53

Maiatzaren hasieran Iruñeko (Nafarroa) Txantrea auzoan egin zuen Elkartasun Jaialdi bat bertako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Joan den astebururako, berriz, Gasteizen (Araba) jarri zuten hitzordua hiriburu horretako sindikatuko kideek. Iparraldeko Parkean eta inguruetan izan zen egun osoko jaialdi bat, ekimen ugarirekin: hala nola, saskibaloi eta ping pong txapelketak, bazkaria, postre dastaketa, bingo saioa eta Afrikako dantzen saioa. Jende ugari bertaratu zen hitzordura, eta etxebizitza unibertsala, doakoa eta kalitatezkoaren alde lanean jarraitzera deitu zuten.

Hilabete honetan, Gipuzkoako hiriburuan ere izango da Elkartasun Jaialdi bat, bertako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak antolatuta. Donostiako (Gipuzkoa) Trinitate Plaza hartuko dute maiatzaren 25ean, eta askotariko ekimenak izango dira bertan ere: jaki dastaketa, graffiti erakusketa, pailazo emanaldia, frontoiko kiroletan aritzeko saioak eta bakarrizketak izango dira besteak beste, baita bazkari bat ere.

EZ DAGO IRUZKINIK