AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: UIB
2020/09/29 10:57

Irailaren 15ean eta irailaren 24an kaleak "indarrez bete" zituzten ikasle langileek, Unibertsitateko Indar Batasunak azpimarratu duenez. Bi mobilizazio deialdiekin bat egin zuen UIBk, eta hainbat aldarrikapen zehatz jarri zituen mahai gainean, "ikasle langileon defentsan". Hain zuzen, beka-sistemari, hezkuntza telematikoari edota lan politikoa egiteko eskubideari lotutako hamabi eskakizun egin zituzten UIBko kideek, COVID-19ak astindutako ikasturte hasieraren eta ikasle mobilizazioen testuinguruan.

Aurreko ikasturteetan eta azkeneko asteetan campusetan nahiz kaleetan egindako lanak eman ditu bere fruituak: iaz bezala, EHUko fakultateetan aurkezpenak egiteari ekin dio UIBk, eta azaldu dutenez, jende ugari ari da tokian toki bertaratzen. Datozen egunetan ere izango dira aurkezpen gehiago, eta aurki, campus mailakoak ere egingo dituzte.

Hala, aurkezpenetan nahiz UIBko asanbladetan parte hartzeko deia luzatu dute UIBko kideek, eta "unibertsitateko langile sektoreen baldintza materialen defentsan" lanean segituko dutela jakinarazi dute.

Hona hemen hurrengo egunetan fakultateetan egingo dituzten aurkezpenak:

Irailak 29, asteartea

  • Gizarte Langintza fakultatean (Gasteizko campusa). 19:00etan, sarreran
  • Magisteritza fakultatean (Gasteizko campusa). 19:00etan, sarreran
  • Arkitektura fakultatean (Ibaetako campusa). 13:30ean, sarreran
  • Administrazio eta zuzenbide (ADE) fakultatean (Ibaetako campusa). 11.30ean, sarreran
  • Magisteritza fakultatean (Ibaetako campusa). 14:30ean, Zipitria sarreran

Irailak 30, asteazkena

  • Arte Ederren fakultatean (Leioako campusa). 13:00etan, fakultateko hallean
  • Letren fakultatean (Gasteizko campusa). 13:15ean edota 19:15ean, sarreran
  • Zuzenbide fakultatean (Ibaetako campusa). 12:30ean edota 15:30ean, sarreran
  • Psikologia fakultatean (Ibaetako campusa). 14:00etan, sarreran

Urriak 1, osteguna

  • San Mamesen (Bilbo). 14:00etan, G eraikinaren sarreran
  • Sarrikon (Bilbo). 12:30ean, sarreran
  • Arte Ederren fakultatean (Leioako campusa). 11:30ean, fakultateko hallean
  • Informatika fakultatean (Ibaetako campusa). 12:15ean, aulario sarreran
  • Ingenieritza fakultatean (Ibaetako campusa). 14:00etan, sarreran

Urriak 5, astelehena

  • Hezkuntza eta kirol (IVEF) fakultatean (Gasteizko campusa). 15:00etan, fakultateko ikasle gelan

Urriak 6, asteartea

  • Sarrikon (Bilbo). 12:30ean, sarreran