AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxerat
2020/09/28 16:19

Ibai Beobide Arza preso politikoaren bi lagunek auto istripua izan zuten ostiralean, hilak 25. Cadizen gertatu zen: Puerto III kartzelara (Cadiz) bidean zeudela, atzetik zihoan auto batek egin zuen talka haienarekin.

Larunbatean, aldiz, Puerto de Santa Mariako espetxera (Cadiz) bidean zen Mirentxin gidari boluntarioen furgoneta batek izan zuen istripua, Bejar mendatean (Salamanca) basurde bat jotzean. Bi gidari eta sei senide zihoazen furgonetan. 

Beobideren lagunek "mina eta ondoeza jasan" arren, istripuak izan zituzten guztiak daude osasun-egoera onean, eta espetxera bisita guztiak egin ahal izan zituzten.

Etxerat elkartearen esanetan, guztira, 349 ezbehar izan dituzte euskal preso politikoen senide eta lagunek. Istripu horietan 16 ahaidek galdu dute bizia.