AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Independiente
2024/02/09 08:16

Joan den asteartean, preso bat hil zen Zaballako (Araba) kartzelan. El Salto-k jakinarazi zuenez, bigarren graduan zeukaten gizonezkoa, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak dio "arrazoi naturalek eragin" dutela heriotza. Autopsiaren emaitzen zain daude hildako presoaren hurbilekoak.

Duela bi urte eskas eskuratu zuen Jaurlaritzak presondegien gaineko eskumena. Ordutik, lau presok galdu dute bizia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan; hiruk Zaballan, eta batek Martutenen (Gipuzkoa).

Duela bi hilabete inguru izan zen azken heriotza, azaroaren 26an, Zaballan. Zenbait egunez txarto eta bakarrik egon ondoren, bere ziegan urkatuta agertu zen 47 urteko preso bat. Salhaketak salatu zuen gertatutakoa.

Orain dela ia urtebete, 22 urteko preso gazte batek galdu zuen bizia Zaballan. Bera ere urkatuta agertu zen, isolatze-ziegan zeukatela. Bi egun eskasera, 57 urteko preso bat aurkitu zuten hilik Martutenen.

EZ DAGO IRUZKINIK