Erakunde formalagoetatik ez hain formaletara igaro ahala (lehendabizi Parlamentutik editorialetara, ondoren iritzi-zutabeetara eta, azkenik, zuzendariari bidalitako eskutitzetara…), diskurtso erreakzionarioak zuzentasun oro alde batera uzten du, eta berezko zaizkion arrazakeria eta oldarkortasuna areagotzen ditu. Testuinguru horretan, sare sozialen anonimotasuna eta zigorgabetasuna espazio ezin hobe bihurtzen dira estatu burgesaren diskurtso erreakzionariorako eta autoritarismoaren apologiarako.
Hauek dira egunkarien bertsio digitaleko albisteei egindako iruzkin batzuk:


X sare soziala diskurtso erreakzionario beraren hedapenerako espazioa da. Askotan, troll-en bidez artikulatzen da, gezurrak edo testuingururik gabeko gertakariak zabaltzen dituztenak. Kontu askok lotura agerikoa dute alderdi eta erakunde jakinekin: horren adibide dira Mendizabal (@BetikoEuzkadi) edo Mikel I. Sainz (@miksama), EAJko kide direla behin baino gehiagotan erakutsi dutenak.

Mezu erreakzionarioen kopuru handia eta askotarikoa dela eta, erreakzioak gehienetan hartzen dituen gai nagusien arabera sailkatuko ditugu:
Kriminalizazioa: populazio migrantea proletarizazio-prozesuaren eta segurtasun ezaren erantzule gisa
Auzoetan diziplinaz esku hartu behar dela legitimatzen da; hau da, kontrol edo zaintza mekanismoak indartu behar direla edo populazio migranteari jokabide jakin batzuk exijitu behar zaizkiola "bake soziala" zaintzeko. Gainera, deigarria da "auzoen" izenean hitz egitea, ustezko ikuspegi objektibo batetik, borondate abstraktu eta komun bat existituko balitz bezala, interes kontrajarri edo ñabardurarik gabekoa.

Indarkeria matxistaren instrumentalizazioa
Nahiz eta olatu erreakzionario beraren zati handi bat indarkeria matxistaren negazionista izan, erasoak arrazakeria indartzeko erabiltzeko garaian ez dute arazorik izaten. Indarkeria matxista migrazioari egozten dioten "kaleko segurtasun ezaren" parte gisa saltzen dute, eta kaleetan kontrol polizial handiagoa eskatzen dute, nahiz eta eraso gehienak biktimaren ingurune ezagun eta hurbiletik etorri.
Are gehiago, iruzkin askok Itaiaren eta antzeko antolakundeen aurka jotzen dute; hau da, indarkeria matxistari aurre egiteko eguneroko lanean ari diren militante konprometituen aurka.

Euskal identitatea eta euskara galtzearen akusazioa
Euskal erreakzioaren kasuan, lehen ere ikusi dugu berebiziko garrantzia duela nazioaren nozio esentzialista baten inguruko kezkak (Euskal Herriaren irudi estankoa, geldia), kanpotik datozen aldaketek asaldatzen dutena. Ondoren bildutako adibideak iraganeko Euskal Herri "puru" baten defentsaren adierazpen muturrekoena baino ez dira, defendatzen dutena purutasun hori ustez migrazioaren erruz desagertzen ari dela. Horrela, erabat baztertzen da integrazio politikorako edozein saiakera, eta bide autoritario bakarra irekitzen dute.



Karikaturizazioa, deshumanizazioa eta gorroto-diskurtsoak
Sareen barrentasun zatarretan, Euskal Herriko uholde erreakzionarioaren azken ondorioak loratzen dira: migratzaileekiko gorroto eta deshumanizazio erabatekoa. Esanguratsuak ez diren fanatikoak diruditen arren, ez dira modu isolatuan eta testuingururik gabe sortu; aitzitik, gorago aztertu dugun kultur-agenda erreakzionario guztiaren ondorio dira.


Antifaxisten kontrako seinalamendua
Kultur-agenda horren ugaritzearen nahitaezko ondorioa da agenda horri aurre egiten diotenen kontrako zigorra eta jazarpena. Horregatik, EAJk (eta baita EH Bilduk ere) kalean antifaxismoa etengabe kriminalizatzen duen bitartean, paraleloki, diskurtso erreakzionarioak ere mugimendu antifaxistari eraso egiten dio eta hura barregarri uzten saiatzen da.

Maila lokalean, hainbat sare eta elkarte sortu dira, programa erreakzionarioan oinarritutako ideietatik abiatuta, batez ere segurtasun faltaren diskurtsoaren inguruan. Itxuraz programa politiko zehatzik ez badute ere, esparru erreakzionarioak normalizatzen dituzte eta oinarri sozialez elikatzen dituzte. Gainera, ohikoa da eskuin muturrarekin edo faxismoarekin loturak aurkitzea, nahiz eta kanpora begira beren buruak auzoen egoerak arduratuta dauden bizilagun xume gisa aurkezten saiatu.
Sandra de la Cruzen kasua da hori, gaur egun LQNTCDDko ("Lo que no te cuentan de Donosti") intoxikatzailea, iragan apirilean Irunen kontzentrazio arrazista bultzatu zuen agitatzaile ultraeskuindarra. Elkarretaratze hori kontzentrazio apolitikotzat aurkeztu bazuen ere, bere sare sozialetan Núcleo Nacional, Vox, Desokupa edo Macarena Olonaren aldeko mezuak ere bazeuden.

Patruilen edo auzoko sareen adibideak
Irunen, Colaboración Ciudadana Bidasoa:

Aitor Nausia eta Aimar Lopezen erreportajeko irudiak Antxeta Irratian.
Donostian:

LQNTCDDri buruzko erreportajea El Salto-n.

Martuteneko auzo-patruilen testuinguruan, autodefentsa ikastea aitzakiatzat hartuta, hitzaldi bat antolatu zuten. Sinbologia ultraeskuindarra izateagatik ezaguna den Gontzal Viaga Rodriguez ertzainak eman zuen hitzaldi hori. Saio horretan, ertzain horrek aipatu zuen immigrazioak eragiten duen arazoaren konponbidea "politikari ausarten" eskutik baino ez dela etorriko, eta Euskadin zoritxarrez oraindik ez dagoela horrelakorik.
Era berean, edozein herritarrek beste pertsona bat bere kabuz gelditu eta immobilizatu dezakeela baieztatu zuen, baita bridak erabilita ere, beharrezkoa bada. Aldi berean, bizilagun batek esan zuen Ertzaintzak berak esan ziela, harrapatzen bazituzten, "ondo emateko".

Hendaia:

Martzillan eta Sopuertan mobilizazioak eta auzo-patruilak antolatu zituzten adingabe migratzaileen zentroen aurka, Vox edo Núcleo Nacionalen laguntzarekin. Eta hori guztia irismen handiko komunikabideen estaldurarekin, hala nola, Antena 3-en babesarekin:

Lizarran, 2025. urtearen amaieran, Stop Menas Estella kontua sortu zuten adingabeen zentro berriaren aurka. Jarraitzaileen artean, Voxeko eta UPNko kideak edo apaizak daude, besteak beste:

Gasteiz:

Zabalganan, duela zenbait hilabete, eskuorri anonimo batzuk banatu zituzten auzoko postontzietan. Auzokoen kezkaren itxurapean, meskita bat irekitzearekin lotutako ustezko arriskuak planteatzen zituzten, iradokizunez betetako hizkera erabiliz. Seme-alaben segurtasuna edo etxebizitzen debaluazioa aipatzen dira, esaterako.

Bilbo:

Auzoko patruilez gain, Basque Guardian izeneko super heroi moduko bat ere ezagutarazi dute. Hollywoodeko estetika epiko baten pean, Ertzaintzaren eginkizuna zuritu eta esparru diskurtsibo sekuritista bat erreproduzitzen du, "denok zaindariak izan gaitezkeela" defendatuz. Duela gutxi, edozein herritarrek Bilboko delinkuentziari buruz ohartarazteko aplikazio bat aurkeztu du. Aplikazio horren bidez, mota guztietako mezu arrazistak zabaltzen dituzte:

Ez dira falta segurtasun faltari buruzko diskurtso honen kontura aberasten direnak:

Trintxerpe:

Zintruenigo:

Arkotxa (Zaratamo):

Hauek adibide batzuk baino ez dira, baina gehiago daude.
Eraso eta intimidazio kasu ugari daude, eta ezin dira gertakari isolatu gisa ulertu, ezta bere onetik edo testuingurutik aterata dauden norbanakoen ondorio gisa ere. Aitzitik, orain arte deskribatutako kultur-agenda erreakzionarioaren emaitza dira, zeinak migratzaileekiko gorrotoa eta bazterketa legitimatzen dituen.
Baionan, iaz, eraso arrazista bortitza gertatu zen. Gizon batek bi emakume jazarri eta negar-gasarekin busti zituen, eta ondoren emakume bat kolpatu eta "ospa hemendik, beltz zikina" oihukatu zion. Aurreko jaietan ere giro bortitza izan zen nagusi:

Izan ere, oro har, eraso arrazistak ez dira salbuespena Euskal Herrian:

Pertsona arrazializatuen edo migratzaileen aurkako erasoez eta irainez gain, jarrera faxista horien kontra borrokatzen duten espazioen aurkako erasoak ere ikusi dira:

Estilo honetako pintadak ikusi ahal izan ditugu Euskal Herri osoan:

Bilboko Sonora diskotekaren mezu arrazistak:

Momentuz, ezin da esan alderdi ultraeskuindarrak edo euskal erakunde faxista garrantzitsuak daudenik. Izan ere, EAJ da hautesle horien zati batekin tirabiran dabilena eta horiek kapitalizatzen saiatzen ari dena, horien elementu diskurtsibo batzuk integratuz.
Hala ere, maila txikiagoan, migratzaileen aurkako gorakada erreakzionario hori barne hartzen saiatzen diren erakundeak sortzen ari dira, ezkerreko nazionalismotik hasita eta argiki faxistak eta filonaziak diren erakundeetaraino.
Ezker Nazionala
Ezker Nazionala erakunde politiko minoritarioa da, 2024. urtearen amaieran Ezker Abertzalearen inguruan sortua. Jarrera kritiko gisa sortu ziren, eta beren kexa nagusia migrazio-ereduari zuzentzen zaio, neoliberalismoari eta merkatuaren interesei funtzionala zaien fenomenotzat jotzen baitute. Immigrazioaren kontrako diskurtsoa euskal nortasunaren defentsarekin lotzen dute. Euskal etnozidioaz hitz egiten dute, eta bizi-baldintzen okertzea migrazio-fluxuei egozten diete. Gainera, euskal estatu propiorik ez dagoen bitartean, migratzaileak integratzeko ezintasuna justifikatzen dute.

Arbasoen Mendekua
Arbasoen Mendekua izaera filonazia duen erakundea da, diskurtso faxista argia zabaltzen duena. Historikoki edozein kolonizazio-moduren aurrean erresistente gisa aurkeztutako euskal arrazaren existentzia goraipatzen du, eta migrazioa euskal nazio identitate horren aurkako inbasio batekin parekatzen du.
Beste talde marjinal batzuek ez bezala, nolabaiteko presentzia izan du espazio publikoan, batez ere islamaren aurkako propagandaren bidez. Bere imajinario politikoa esplizituki nazismoaren sinbologian eta erretorikan oinarritzen da, tradizioaren defentsara, iraultza nazionalera eta muturreko indarkeria mezuetara joz, etsaiaren sarraskirako dei esplizituak barne ("minbizia gupidarik gabe garbitu" kontsignetan, adibidez). Gaur egun ez dute jarduerarik, nahiz eta duela hilabete gutxira arte Euskal Herriko hainbat txokotan presentzia izan duten.



Euskal Aliantza
Euskadin Aliança Catalana alderdiaren eredua erreplikatzeko saiakera gisa uler daiteke. Euskal Aliantzaren jarduna esparru digitalean bakarrik kontzentratzen da, non migratzaileei buruzko buloak, manipulatutako informazioak eta eduki alarmistak zabaltzen dituzten, kalean ia presentziarik izan gabe. Haien diskurtsoaren oinarria Mendebaldearen defentsaren inguruan egituratzen da, ohitura arrotzak inposatu nahi dituztenen aurrean, eta pertsona migratuak beren herrialdeetara bueltaraztea defendatzen dute.

Frente Obrero Euskadi
Euskal Herrian garrantzia txikia duten arren, lehen adierazi dugun bezala, rol aktiboa hartu dute auzo-patruilak bultzatu diren leku batzuetan, eta horrelako ekimenen hedapenean parte hartu dute.
Pertsona migratuak kriminalizatzeko duten obsesioa argi eta garbi islatzen da haien sare sozialetako jardunean: Instagram plataformako azken zazpi hilabeteetako eduki guztia migrazioa eta segurtasun falta lotzera mugatu da.

Devenir Europeo
Arbasoen Mendekua taldearen tankerakoa, baina eragin txikiagoarekin. Argiki faxista, nagusitasun etniko zuriari buruzko mezuen dibulgatzailea. Propaganda itsatsi izan dute Donostian, Baionan eta Irunen.
