Euskal Herria ez da salbuespena Mendebaldean bizi dugun gorakada erreakzionarioaren testuinguruan. Erdi-mailako klaseak eta jabe txikiek, krisi kapitalistak kolpatuta, errudunak bilatzen dituzte beren proletarizazio-prozesuan. Oligarkiak, estatuaren erreforma autoritarioaren bidez, klase-ertainak eta proletariotzaren masa zabalak erreakzioaren programaren inguruan biltzen ditu, proletarioak proletarioen aurka jarriz, komunikabideen, plataforma elektoralen eta bestelako baliabideen bidez.
Edonola ere, erreakzioa ez da eskuin muturreko mugimendu handietara mugatzen; besteak beste arrazakeria sozialak (meritokraziaren apologia, segurtasuna eta migrazioa lotzea…) edo estatu autoritarioaren irtenbideak familia politiko oso ezberdinetan izan dute eragina. Euskal Herriaren kasuan ere, nahiz eta Espainiako ultraeskuinaren plataforma elektoralek porrot handia izan duten (Voxek, kasu), erreakzioaren marko diskurtsiboek forma hartu dute eskuin tradizionalaren bidez (EAJren bitartez), baita ezkerreko zenbait sektoretan ere.
Erreportaje honen helburua da Euskal Herrian erreakzioak hartzen dituen formak adibide zehatzen bidez azaltzea. Bereziki gomendatzen dugu Ildo komunista eta antifaxismoa irakurtzea, jarraian azalduko ditugun fenomenoen gida eta azalpen politiko gisa.
EAJ da Trantsizioaren osteko ordenaren alderdi nagusia EAEn. Espainiako eskuinaren porrot elektoralaren ondorioz, batzokietan nabaritu da gehien Europan orokortutako joera erreakzionario hori lideratzeko beharra, are gehiago EH Bilduk EAJri eragin dion mehatxu elektoralarekin. Zentzu horretan, jarraian ikusiko dugu nola azken bi hamarkadetan EAJk zentro-eskuineko oreka jakin bat mantentzea lortu duen, baina, duela urte eta erditik hona, bere diskurtsoan biraketa bat hautematen hasi den.
Lehenengo etapa (2000)
Mende honetako lehen hamarkadan, EAJk diskurtso irekiari eutsi zion. Migrazioak lan-merkatuaren beharrei erantzuteko eta ongizate-estatuari eusteko duen garrantziaz hitz egiten bazuten ere (gaur egun PSOEk eta EH Bilduk diskurtso progresista erradikal gisa aurkezten dute hori bera), diskurtso utilitarista huts batean erortzea saihestu zuten. Ibarretxek defendatzen zuen EAEn bizi eta lan egiten zutenak euskalduntzat har zitezkeela, eta bere alderdiak PPren "paperik gabekoen" kategoria kritikatu zuen.
2003. eta 2005. urteen artean, Eusko Jaurlaritzak Immigrazioaren I. Euskal Plana bultzatu zuen. Plan horrek migrazioa fenomeno positibo eta beharrezko gisa aldarrikatu zuen. [1]

Bigarren etapa (2008)
2008tik aurrera, EAJ euskal integrazio-eredu propioez hitz egiten hasi zen, eta, horrekin batera, populazio migranteak euskal komunitatean nola integratu beharko liratekeen zehaztu zuen: enpleguaren eta hizkuntzaren bidez. 2017an, lehen aldiz, Jaurlaritzak migrazioa txertatu zuen Gernikako Estatutuaren transferentzia-katalogoan eskatu beharreko eskumen gisa, gaur egun Katalunian Aliança Catalanak eta Juntsek aldarrikatzen duten bezala.
Une hartatik aurrera, migrazioa gero eta maizago lotzen hasi ziren populazioaren zahartzearekin eta lan-indarraren faltarekin, bereziki langile-eskasia handiena zuten sektoreetan, hala nola eraikuntzan, ostalaritzan edo adinekoen zaintza-lanetan. Diskurtso horren paralelismoa agerikoa da EH Bilduren koordinatzaile nagusiari azkenaldian entzun ahal izan diogunarekin:
"¿Qué pasaría si mañana los inmigrantes que aportan al producto interior bruto de este país se fueran? ¿Quién cuidaría de nuestros mayores? ¿Quién nos serviría los cafés en las terrazas? ¿Quién limpiaría nuestros montes? Los inmigrantes están aquí haciendo trabajos que nosotros no queremos hacer. Y esto ya no es una cosa que pase solo en el País Vasco, esto ha pasado en Europa durante décadas. Entonces, esa es la primera impresión que yo creo que hay que trasladar a la ciudadanía". [2]
2018tik aurrera, EAJk "migrazio ordenatu, seguru eta erregularra" kontzeptua bereganatu zuen, urte berean oligarkia europarrak migrazioari buruzko gobernu arteko lehen akordioaren bidez (Migraziorako Itun Globala) ezarritako terminologia anbiguoa erreproduzituz. Une horretatik aurrera, hainbat erakundek ideia hori bereganatu zuten, bai maila europarrean, bai maila lokalean.

Azkenaldian ikusi ahal izan dugu EAJren bozeramaile den Antxustegik "migrazio seguru, ordenatu eta erregularra" terminoa erabili duela, inor ez dela ilegala edo hemen denok kabitzen garela defendatzen zutenen kontra. Elkarrizketa berean, diputatu jeltzaleak jasotzen ari diren migrazioa eta jaso nahiko luketena bereizi zituen, eta defendatu zuen, Euskadira migratzekotan, lanera etorri behar dela.
"Tenemos a gente que dice que nadie es ilegal y que aquí caben todos. Frente a eso tiene que haber un discurso mucho más moderado, mucho más sensato que es el que dice que Euskadi ha sido, es y quiere seguir siendo un país de acogida, esa migración que recibimos tiene que ser ordenada, tiene que ser regular y tiene que ser segura. Qué migración necesitamos y cual la que estamos recibiendo hasta ahora. No olvidemos que la mejor forma de integrarse en esta sociedad es el trabajo, que a Euskadi se puede venir, pero que hay que venir a trabajar". [3]
Hirugarren etapa (2024-2025)
Azken aldi honetan, EAJren diskurtsoaren gogortzea ikusi ahal izan dugu, bereziki migrazioa eta segurtasun ezaren hazkundea lotzeari dagokionez. Alderdia bi paretaren artean harrapatuta geratu da: alde batetik, proletarizazio-prozesuan dagoen erdi-mailako klasea, diskurtso erreakzionarioak gero eta gehiago eraginda, eta, bestetik, EH Bildurekiko distantzia elektoralaren murrizketa. Eszenatoki horrek eraman du EAJ Europako bazter guztietan azkar hedatzen ari den marko erreakzionarioa bereganatzera, aldi berean zentro-eskuineko profil tradizionalari eusten saiatzen den bitartean, EH Bildura boto-ihesik ez izateko.
2024ko abuztuan, Bingen Zupiriak oraindik onartzen zuen Euskadi munduko lekurik seguruenetako bat izan arren, segurtasunarekiko "kezka" handitu egin zela. Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak defendatzen zuen pertzepzio kontua zela, eta, beraz, segurtasun "sentsazioa" handitzearen alde lan egin behar zela. [4]

Izan ere, nahiz eta 2025eko lehen seihilekoan delituak, oro har, gutxitu egin ziren (salbuespen batzuk kenduta, hala nola ziberdelituak), segurtasun-ezaren "pertzepzioa" aldatzen ari zen. [5]

Alde batetik, tentsio soziala eta baliabideen eskasia populazio migrantearen etorrera "desordenatuarekin" lotzen hasi ziren. Hala adierazi zuen Antxustegik, EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak, 2024ko abenduan:
"Y para eso hace falta que el número sea un número ordenado, que la llegada sea una llegada ordenada y, en esta situación, en la que la llegada no está siendo ordenada, se produce una situación de tensionamiento y nuestros recursos dan para lo que dan". [6]
Bestetik, arku parlamentario osoak partekatzen duen migrazio "onaren" eta "txarraren" arteko diskurtsoa mantentzen saiatzen dira, non migrazioa defendatu egiten den betiere ehun produktiborako erabilgarria den heinean. Hala ez bada, zigorgarri bihurtzen da migrazioa; adibidez, hauxe adierazi zuen Imanol Pradalesek berak 2025eko maiatzean:
"¿Qué tipo de inmigración necesitamos y cuál estamos recibiendo? [...] No ha sido una migración buscada, por lo tanto, ¿qué necesidades tiene la sociedad y la economía vasca y respecto a lo que estamos recibiendo desde el punto de vista migratorio?".[7]
Hiri handietan erradikalizatu zuen azkarren bere diskurtso arrazista alderdiak, Bilbon edo Donostian kasu. Horren adibide da Eneko Goiak esandakoa, Donostiako alkate zelarik:
"En plano teórico, está aquí y se está produciendo el relevo generacional porque hemos decidido extinguirnos de la mano de la inmigración. Esto es así y lo he dicho en los datos que he dado sobre la población de origen extranjero en Donostia, es evidente y esto va a más velocidad todavía. Entonces, vamos a tener una sociedad mucho más diversa y vamos a tener el reto de mantener nuestra identidad".[8] (2025eko iraila)
"Dejar claro también, porque en todo el mundo así se hace, a personas sin arraigo que cometen delitos, expulsarlos a su país de origen, porque de esto no hablamos, pero yo creo que esto hay que empezar a ponerlo sobre la mesa".[9] (2025eko urria)
Aldi berean, Segurtasun sailburuak aitortu zuen 2025eko urrian mezua aldatu zuela:

Une horretatik aurrera, alderdiaren ordezkari gero eta gehiago hasi ziren diskurtsoarekin bat egiten:

Diskurtso aldaketa horrek beste urrats erabakigarri bat izan du Ertzaintzaren informazio-politikaren aldaketarekin: joan den azaroaren 13an, EAEko Poliziak lehen aldiz atxilotuen eta ikertuen jaioterria argitaratu zuen; horrek lerroburu eta mezu xenofoboen uholde bat ireki zuen.
Horrela, hamar hilabetean, EAJren esku dagoen Segurtasun Sailak segurtasunik eza pertzepzio-kontua dela defendatzetik, alarma soziala elikatzera pasatu da alderdi nazionalista, segurtasun falta hori migrazioarekin lotzeko asmo argiarekin.
Azken horri Gabriel Rufianen adierazpenak gehitu behar zaizkio, "antifaxisten" figura tipikoa den politikari horrek segurtasunaren debatea migrazioarekin lotu baitzuen.

Kriminalizazio prozesu hori Zigor Kodea gogortzearen alde egindako babesarekin osatu da. Eusko Jaurlaritzak txalotu egin du PPk, PSOEk, Juntsek, EAJk eta Voxek lortutako akordioa, lapurreta arinak eta antzeko delituak behin baino gehiagotan egitea zorrotzago zigortuko duena.

Zalantzarik gabe, EAJ alderdian gorpuztu eta indartu da erreakzioa Euskal Herrian, indar handiena duten alderdien artean, bederen. Hala ere, ez da agente bakarra izan.
Iparraldearen kasuan, desplazamendu politikoa estatu-mailako eskuin muturreko indarren hazkunde elektoralaren bidez gauzatzen ari da. Hala gertatu zen azken hauteskunde europarretan, Le Penek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan aurrekaririk gabeko emaitzak lortu zituenean. Ondorengo hauteskunde legegileetan ezkerrak nagusitzea lortu bazuen ere, Europako hauteskundeen emaitzek aurrekaririk gabeko datuak markatu zituzten. Kezkagarriak diren beste datu batzuen artean, Baionako eskuin muturrak berriki iragarritakoak daude: udal-hauteskundeetara aurkezteko zerrenda osatzeko beharrezkoak diren 45 hautagaiak biltzea lortu du.


Aitzitik, Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatuko eskuin muturreko alderdiek ez dute arrakastarik izan. Izan ere, Voxek eta antzeko alderdiek ordezkaritza hutsala izan dute EAEn eta Nafarroan. Hainbat eragile politikok elementu hori erabili izan dute ustezko euskal gene antifaxista baten existentzia justifikatzeko. Hala ere, baieztapen hori ez da sostengatzen, EAJren bilakaerak agerian uzten duenez.
Gainera, erreakzioa ez da eskuinaren fenomeno esklusiboa, hainbat familia politikotan zeharka sartu den fenomenoa baita. Demokratek, sozioliberalek, baita betiko sozialdemokratek ere, bakoitzak bere modura, estatuaren erreforma autoritarioa bereganatu dute.
Estatu mailan, PSOE da ordenaren alderdi nagusia. Hauteskunde-kanpainan antifaxismoaren aitzakiapean harro agertu den bitartean, estatuaren erreforma autoritarioak eskatzen dituen neurri guztiak ezarri ditu: militarismoa, estatu poliziala, errepresio politikoa, murrizketak... Madrilen bezala, EAEn ere politika bera jarraitu du PSEk Eusko Jaurlaritzan, EAJrekin koalizioan gobernatzen baitu. Burgesiaren ezkerreko gainerako alderdiek haren arrastoari jarraitzen diote:

Nafarroan ere dinamika bera da, baina bada alderdi bat, UPN, sentimendu erregionalista baliatu duena diskurtso erreakzionariorik erradikalena bideratzeko.

Polizia-indarrak joera erreakzionarioz josita daude, adibidez, Ertzaintza. Historikoki, eta beste edozein Poliziak bezala, rol errepresiboa jokatu du, tratu txarrak eta torturak inpunitate osoz gauzatu ditu, eta faxismoarekin inolako lotsarik gabe konplizitatea izan du. Joera hori areagotuz joan da, eta jarrera matxistak, homofoboak, arrazistak eta autoritarioak nagusitu dira.

Talde faxistekin eta ultraeskuinarekin aktiboki elkarlanean aritu ohi dira:


Eraso bortitzak egin izan dituzte, bereziki pertsona migranteen aurka, inpunitate osoz:

Indarkeria matxista kasuetan ere ez dira atzean geratzen, arazoaren benetako neurria zehaztea zaila den arren, datu orokorren faltagatik:

Barne-mailan, hori guztia agerian geratu zen Arkautin izandako azken eskandaluarekin; izan ere, kidegora sartzeko hautagaien artean oso giro bortitza zegoela argitaratu zen, iruzkin matxistak, homofoboak, arrazistak eta militanteen aurkakoak nagusi zirela:

Antzeko kasuak gertatu dira, halaber, udaltzaingoetan:

Sare sozialetan ohikoa izaten da Ertzaintzaren gertuko profiletan mota guztietako mezu arrazistak edo faxistak ikustea:

Jarrera erreakzionario horiek guztiak kalean egiten dituzten identifikazioetan edo miaketetan ere antzematen dira, agerikoa baita Poliziak arraza-aurreiritzien arabera jarduten duela.

Askok atxilotuen eta ikertuen jatorriari buruzko datuen argitaratzea baliatu dute edonolako mezu arrazistak zabaltzeko. Hala ere, Ertzaintzak argitaratutako datuek zerbait erakusten badigute, honako hau da: behin ikertuta, Magreben jaiotako pertsonek EAEn jaiotakoek baino bi aldiz aukera gehiago dituzte atxilotuak izateko. Izan ere, urtarriletik irailera bitartean, EAEn 9.378 ikertutik 2.169 atxiloketa izan dira (lau ikertutik bat), eta, Magreben jaiotakoen kasuan, 4.545 ikertutik 2.254 atxiloketa (bi ikertutik bat). Jakina da, delitu motaz gain, dokumentazio ezak edo egiaztagarria den bizileku baten faltak ere atxiloketa-probabilitatea areagotzen dutela.
Alderdiez harago, hedabide handiak (eta, azken urteotan, sare sozialak) dira iritzi publikoa ekoizteko benetako lantegiak. Horien bidez sendotu da diskurtso erreakzionarioa leku guztietan, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Horrela, oligarkiaren zerbitzura dauden inprenta handiak etengabe ari dira lanean agenda kultural erreakzionarioa finkatu eta hedatzeko, eta estatu autoritarioaren irtenbidea aukera posible bakar gisa aurkezteko.
Horren adibide dugu Vocento taldea. Egunkari hau Bizkaiko burgesia industrialaren interesak defendatzeko eta langile-mugimenduari aurre egiteko sortu zen. Gaur egun, haren akziodun nagusiek agerian uzten dute burgesia handiak duen interesa diskurtso erreakzionarioa zabaltzeko: Emilio Ybarra y Churruca (BBVAko kontseilari delegatua eta aitortu gabeko funtsen bidez pentsio-funtsak sortzeagatik kondenatua), Santiago Ybarra Churruca (BBVAko presidentekidea eta Francok izendatutako kondea), Carmen Ybarra Careaga (Forbesen arabera Espainiako Estatuko pertsonarik aberatsenetakoa), CaixaBank AM, Gesiuris, Dux Inversores…

Bai EAEn, bai Nafarroan, joera kontserbadoreko ildo editoriala duten egunkariak dira irakurrienak, hala sarean, nola paperean. [10] Tradizionalki moderatua izan den kontserbadurismo hori izan da diskurtso horiek pixkanaka txertatzeko ate nagusia. EAEren kasuan, gehien irakurtzen diren bi hedabide nagusiak El Correo eta Diario Vasco dira, biak Vocento taldekoak. Nafarroan, berriz, erreferentziazko egunkaria Diario de Navarra izan da, formatu guztietan lider izaten jarraitzen duena eta ikus-entzule digitalen artean hazkundea sendotzen ari dena.
Ofentsiba mediatikoaren lehen lerroa irakurleek egunero jasaten dituzten informazio bonbardaketek osatzen dute. Telebistan bezala, etengabeak dira mezu alarmistak eta sasi-lerroburuak.

Edonork pentsa lezake El Correo, Diario Vasco, Diario de Navarra eta antzeko hedabideetan hiztegi sentsazionalista erabiltzea irakurleak erakartzeko eta ale gehiago saltzeko estrategia komertziala dela. Baina ebidentziek erakusten digute beren ildo editorialak ere baldintzatzen duela hautu linguistiko hori.
Nahikoa da haien editorialetako batzuk berrikustea (oro har, tonuan neurtuagoak eta sotilagoak), edota iritzi-artikuluak eta sinadurarik gabeko irakurleen gutunak (azken horiek askoz ere gutxiago zainduak formetan).
Editoriala
Hedabideen eragin ideologikoa editorialetatik bertatik hasten da, nahiz eta bertan zabaltzen dituzten hizkuntza eta mezua kontu handiz zaintzen dituzten. Hona hemen adibide batzuk:

Iritzi-artikuluak
Aipatutako hedabideek zutabegileen eta iritzi-emaileen armadak dituzte, titularretan bonbardatzen dituzten ideia berberak behin eta berriz errepikatzeko.
Bi diskurtso uztartzen dituzte: alde batetik, diskurtso liberalago bat, pertsona migranteak lan-indar errentagarri hutsera murrizten dituena; bestetik, erdi-mailako klasearen pribilegioak mehatxatuta ikusten dituztenen jarrera esplizituak gehitzen dituzte, hau da, migrantea errudun bihurtzen dutenena, kriminalizatu eta eskubideen markotik kanporatuz. Ez dira jarrera kontrajarriak, osagarriak baizik. Izan ere, nahastu egiten dira. Bi ikuspegi horiek logika deshumanizatzaile bera partekatzen dute: pertsona migranteak onartzea bakarrik eta soilik baliagarriak diren neurrian, eta jazarpena justifikatzea, berriz, baliagarriak izateari uzten diotenean.
Manfred Nolte da hemen aztertzen ari garen zutabegilearen arketipoa. Bilboko Aurrezki Kutxako zuzendari nagusia izandakoa eta BBK bankuko zuzendari nagusi ohia da:

Horren beste adibide bat Jose Ramon Lacosta da, Institución Futuro think tank-eko presidentea, UPNrekin harreman finantzario eta politikoak izateagatik ezaguna, eta, kasu honetan, Diario de Navarrako zutabegilea. Argumentu berberak errepikatzen ditu, eta horri "laguntza asistentzial pasiboen" aurkako kritika eransten dio. Bere ustez, lan-konpromisorik eskatu gabeko oinarrizko laguntzak emateak mendekotasuna sustatzen du eta, azkenean, gatazkak sortzen ditu lanera goiz jaikitzen direnen eta dirulaguntzetatik bizi direnen artean. Badirudi ez zuela gauza bera pentsatzen bere erakundeak 500.000 eurotik gorako dirulaguntza publikoak jaso zituenean UPNren zenbait gobernuren eskutik. [11]

Manuel Saroberen artikuluan ere ikus dezakegu joera hori. Bertan, migraziorako iman gisa deskribatzen ditu esfortzuaren eta lanaren kulturarekin amaitu duten laguntzak:

Azken adibide bat, kasu honetan politikarien "ausardiari" dei eginez programa erreakzionarioa bere gain har dezaten:
"Ni los jelkides ni otros partidos que se autoproclaman progresistas se atreven a admitir que la inmigración se está convirtiendo en uno de los principales problemas de la población".

Baina migrazioari buruzko jarrera horiek ez ditugu egunkari kontserbadoreetan bakarrik ikusten. Erreakzioa aktiboki indartu nahi ez duten ezkerreko hedabideetan ere aurki ditzakegu, adibidez, zutabe arrazistak, nahiz eta bestelako justifikazio batekin izan. Horrek agerian uzten du alderdi "progresista" deiturikoen oinarri sozialean ere diskurtso horiek erreproduzitzen ari direla.
Jose Mari Esparza, Txalaparta argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria, Diario de Noticias de Navarra egunkariko editorea da. Artikulua bere herrian egindako ezkerreko hauteskunde-ekitaldi baten pasartearekin hasten du, non emakume batek migrazioaren inguruko kezka azaldu zuen, bere lana eta soldata arriskuan ikusten zituelako.

"[…] la mujer siguió exponiendo que toda la vida había votado a la izquierda y apoyado sus reivindicaciones; […] y, casi a las puertas de la jubilación, debía trabajar por la mitad de salario o su trabajo lo harían los inmigrantes".
Autoreak, esku-hartze horretatik bizi-baldintzak hobetzeko politika sozialdemokrataren porrota ondorioztatu beharrean, ezkerrak migrazioarekiko izan duen "onkeria" kritikatzen du. Inolako zalantzarik gabe aurrez aipatutako sektore kontserbadoreenen argudioetako bat txertatzen du: migranteek lana kentzen digute eta eskubide sozialetan atzera eginarazten digute.

Bigarrenik, Ezker Abertzaleko militante Joxemari Olarraren artikulua dugu, Naiz-en argitaratua. Egile horrek ere migrazioaren fenomenoa problematizatzen du, euskal ikuspegi nazionalista batetik. Ezer baino lehen, Olarraren artikuluari erantzunez Adam Laamirni Agirrezabalak [12] (Mugimendu Sozialistako militantea) idatzitako testua irakurtzea gomendatzen dugu.

Olarrak bereizketa bat ezartzen du "bertako herritar" gisa ditugun eskubideen eta Europako ereduak eskaintzen dituen baldintzez baliatu nahi duen "jende desegituratuaren" eskubideen artean.
Pako Suduperen artikuluan ere joera bera antzeman dezakegu. Euskara eta migrazioa aurrez aurre jarri ondoren, asmo oneko premisa batekin disimulatzen du (migranteek beren herrialdean bizitzeko duten eskubidea), azkenean erreakzioaren diskurtso berera iristeko: arazoen errua migranteena da. Ez da seinalatzen Mendebalde inperialistak (eta euskal burgesiak) modu sistematikoan kanporatzen dituela periferietako populazioak bere posizio ekonomikoari eusteko. Migranteek ez dute besterik gabe migratzen.


Zuzendariari eskutitzak
Zuzendariari bidalitako eskutitzen atala erakusleiho egokia da diskurtso arrazistak eta klasistak agerian uzteko, auzokoen kezken itxurapean. Askoz modu esplizituagoan adierazten dira diskurtsook, beldurra, segurtasunik eza eta antzeko sentimenduak erabilita.

Beldurrari arduradun zuzenak egozten zaizkio: "marokoarrak eta senegaldarrak". Ohiko bilakatu den "ez naiz arrazista, baina…" esamoldearekin batera, egileak instituzioen arduragabekeria problematizatzen du, "kanpokoei lehentasuna emateagatik". [13]

Eskutitz hauetan topatu ohi den beste mekanismoetako bat iraganaren idealizazioa da, gainbeheran dagoen erdi-mailako klase baten sintoma. Amara auzo lasaia eta segurua zela esaten da, harrera ona egiten zuena. Bertan, haurtzaroa askea eta beldurrik gabekoa zen.

ERREFERENTZIAK
[1] https://www.ikuspegi.eus/documentos/legislacion/PLANVASCOINMIGRACION.pdf
[2] https://www.youtube.com/watch?v=_bPogY9YroA
[3] https://x.com/eajpnv_Legebil/status/1923696159568109859
[7] https://www.youtube.com/watch?v=PwH6jznaqEQ (56:45)
[8] https://www.youtube.com/watch?v=gm02oIACRTU (1:21:40)
[9] https://www.youtube.com/watch?v=tWy1qfnqZUU (14:20)
[10] https://www.mediasal.es/consumo-de-medios-euskadi-2024
[11] https://www.noticiasdenavarra.com/politica/2019/03/25/gobierno-upn-financio-500-000-2417574.html
[12] https://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/respuesta-a-joxemari-olarra