AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Sare Antifaxista
2020/07/10 09:26

Azken egunetan, besteak beste, OƱatin (Gipuzkoa), Algortan (Bizkaia) edota Barakaldon (Bizkaia) egin ditu hauteskunde ekitaldiak Voxek. Guztietan izan dira alderdi faxistaren aurkako protestak, eta azken asteetan Donostian (Gipuzkoa), Sestaon (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) edota Bilbon (Bizkaia) egin modura, atzo, uztailak 9, Barakaldon Voxen aurka protesta egiten ari zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza.

Bide Onera plazan izan zen mitina. Aurretik, 500 lagun inguru bildu ziren parez pare, aldarrikapen antifaxistak eskuan eta eztarrian, batez ere. Motza izan zen ekitaldia, eta besteak beste, Voxeko kideek Preso eta iheslariak etxera aldarrikatzen zuen kartel bat apurtu zuten erditik.

Beste herri batzuetan gertatu bezala, Ertzaintzako polizia ugarik itxi zuten plaza, Voxeko kideak eta mitinean parte hartzen ari ziren pertsonak (50 inguru) babesteko. Gero, manifestarien aurka egin zuten ertzainek, eta kargak izan ziren. Hainbat iturriren arabera, gazte bat zauritu zuten. Bestalde, bost pertsona atxilotu zituzten desordena publikoa leporatuta. Askatu dituzte jada.