AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Erandioko etxez etxeko langileak asteazkenero batzen dira udal plazan.
2022/02/10 09:47

Erandioko (Bizkaia) etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak mobilizatu ziren atzo, asteazkenero egiten duten bezala, euren lan-baldintzen okerragotzea salatzeko. Izan ere, murrizketak aplikatu eta langileei jaiegunak kendu dizkiete. Antza, etxez etxeko laguntza zerbitzurako finantziazioa txikitu zuen udalak, eta horrek kalte egin die langileei, "lan-poltsatik bideratutako kontratazioak murrizten" baititu.

Zerbitzuaren kostuan aurrezteko, bi minutu kendu dizkio udalak zerbitzu bakoitzari; horrela, urtean egun gehiago egin behar ditu lan behargin bakoitzak. Zentzu horretan, lan horrek "zama fisiko, psikiko eta emozional handia" duela azpimarratu dute eta, hortaz, kendu dizkieten egun libreak "ezinbestekoak" direla salatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK