AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/09 09:42

Mundu osoan zehar altxatu dira ikasleak Palestinaren askatasunaren alde, eta Euskal Herrian ere mobilizatzen jarraitzen du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Atzo bertan jakinarazi zuen, unibertsitateko kanpaldiak mantentzeaz gain, protestak egingo dituela laster bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan.

Aurki argitaratuko ditu tokian tokiko deialdi zehatzak IAk, baina aurreratu du ondorengo ikastetxeetan mobilizatuko dela: Durangoko (Bizkaia) Fray Juan; Abadiñoko (Bizkaia) Matiena institutua; Gernikako (Bizkaia) institutua; Bilboko (Bizkaia) Unamuno, Txurdinaga, Errekaldeberri, Artxandape, Ibarrekolanda eta Karmelo; Basauriko (Bizkaia) Uribarri; Galdakaoko (Bizkaia) Elexalde; Mutrikuko (Bizkaia) institutua; Ondarroako (Bizkaia) institutua; Gasteizko (Araba) Ikasbidea, Los Herran, Unamuno, Federico Baraibar, Koldo Mitxelena eta Ekialde; Donostiako (Gipuzkoa) Peña eta Manteo; Lezoko (Gipuzkoa) institutua; Hernaniko (Gipuzkoa) institutua; Tolosako (Gipuzkoa) Laskorain eta Herrikide; Legazpiko (Gipuzkoa) Haztegi; Azpeitiko (Gipuzkoa) Iraurgi, Urola eta Ikasberri; Arrasate (Gipuzkoa); eta Iruñerriko (Nafarroa) Mendillorri, Alaitz, Eunate, Iturrama, Askatasuna eta Biurdana.

Exijentziak EHUri eta NUPi

Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Leioan (Bizkaia) astelehenetik daramate kanpatuta ikasleek, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta "Israelgo Estatu sionista desnormalizatzeko". Atzo bertan, EHUko eta NUPeko errektoretzengana jo zuten IAko kideek, exijentzia argi batekin: sionistekin harreman oro apur dezatela bi unibertsitateek. EHUren kasuan, sionistekin negozioa egiten duten enpresekin dituen loturak eten ditzala eskatu zioten errektoretzari.

EZ DAGO IRUZKINIK