AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/02 19:50

Elizaren inpunitatea borrokatu! aldarripean egin zuten atzo protesta bat Beasainen (Gipuzkoa), Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak antolatuta. Izan ere, berriki atera da argitara Juan Mari Mendizabali apaiz laguntzaile kargua eman diotela Beasainen. Bikario nagusi izandakoa da Mendizabal, eta 2016an kargugabetu zuten, hiru haurri egin zizkien sexu-abusuengatik epaitua izan ostean. Orain, berriro arituko da elizgizon modura, Goierrin.

EZ DAGO IRUZKINIK