AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko abenduan Bermeon izandako protesta, elizgizon batek egindako sexu-erasoen kontra.
2023/08/31 09:41

Elizak 2016. urtean kargugabetu zuen Juan Mari Mendizabal ormaiztegiarra, garaian Gipuzkoako bikario nagusia zena, gutxienez hiru adingaberi sexu-erasoak egiteagatik. 1994an, 2001ean eta 2005ean egin zien eraso haurrei, eta salaketak aurkeztu zirenean egin zion epaiketa kanoniko bat Elizak. Erasoak onartu zituen bikarioak, eta horren ondoren kendu zuten kargutik. Orain, baina, berrizendatu egin dute Elizan bertan: apaiz laguntzaile modura aritzeko izendatu dute Beasainen (Gipuzkoa).

Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak salatu du "elizgizonen inpunitatea agerian geratu" dela berriz. Hala, protestara deitu du asteburu honetarako: kontzentrazio bat antolatu du larunbaterako, irailaren 2rako, Beasainen. Bideluzen izango da protesta, eguerdiko 12:30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK