AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/08 12:18

Aurreko astean jakinarazi zuten desokupazio-enpresa bat hainbat bizilagun jazartzen ari zela Bilbon (Bizkaia). Desokupek, zehazki, Ibarrekolandan esku hartu zuten azaroaren 28an, etxegabetze bat gauzatzeko eta hainbat pertsona euren etxetik botatzeko ahaleginean.

Atzo azaldu zuten, baina, desokupazio-enpresa ez dela atzera bota, eta Ibarrekolandan huste arriskuan dagoen etxeko bizilagunak jazartzen jarraitzen duela. Desokupak atzo bertaratu ziren berriz, bigarrenez, mehatxuen eta presioaren bidez etxegabetzea gauzatzen saiatzeko.

Horren harira, protestara deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak, Desokupa faxistak kanpora! lelopean. Desokupazio-enpresen izaera faxista seinalatzeko eta Ibarrekolandan izaten ari den kaleratze saiakera salatzeko, Etxebizitza Sindikatuak kontzentrazio bat antolatu du biharko, hilaren 9rako. 13:00etan izango da protesta, Celestino Maria del Arenal plazan.

EZ DAGO IRUZKINIK