AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/28 17:58

Bilboko (Bizkaia) Ibarrekolanda auzoan ere ageri dira desokupak. Gaur goizean, etxegabetze bat gauzatzen saiatu da Servi-Okupas desokupazio-enpresa. Jabe handi batena da etxebizitza, eta gaur goizean bertaratu da matoi talde bat, hura husten eta bertan bizi diren pertsonak botatzen saiatzeko. Atalondoko atea indarrez ireki dute desokupek, eta mehatxu egin diete huste arriskuan dagoen etxean bizi diren lagunei, hura utz zezaten presioa eginez.

Agiri bat sinatzera behartu nahi izan dituzte bizilagunak, etxea uzteko konpromisoa har zezaten. Haiek, baina, ez diete men egin. Horren aurka, jazarpen-mekanismoekin jarraitu dute matoiek: etxeko argindarra moztu dute.

Desokupak Euskal Herrian ere

Azken asteetan, desokupazio-enpresen zenbait esku-hartzeren berri eman dute Euskal Herrian. Ibarrekolandako azken kasu honetaz gain, urriaren amaieran jakinarazi zuen Lizarraldeko Etxebizitza Sindikatuak, Lizarran (Nafarroa), familia bat bere etxetik bota nahian ari zela Balkanguard desokupazio-enpresa. Irailaren bukaeran, Gasteizen (Araba) atera zuen argitara beste kasu bat Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: azaldu zuen DesokupaciĆ³n Legal enpresa familia bat kaleratu nahian ari zela Zaramaga auzoan.

EZ DAGO IRUZKINIK