AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/02 12:14

Ikasle Abertzaleakek grebara deitu zituen Hego Euskal Herriko ikasleak joan den martxoaren 24rako, hezkuntza erreformen aurka eta Hezkuntza Sistema Sozialistaren alde. Milaka gaztek egin zuten bat greba deialdiarekin, eta mobilizazio jendetsuak izan ziren Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa).

Goizean piketeak izan ziren hamaika ikastetxe eta campusetan, eta ikasleen kontra oldartu ziren polizia-indarrak. Nafarroako Unibertsitate Publikoan gazteen aurka gogor jo zuten segurtasun-indarretako agenteek, eta Foruzaingoa sartu zen campusera. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Gasteizko campusean, berriz, 34 ikasle atxilotu zituen Ertzaintzak. Arratsalde horretan bertan, protestak izan ziren hainbat eta hainbat herritan, atxilotuei babesa emateko.

"Desordena publikoak" eragitea egozten diete ikasle grebalariei, eta horren harira, epaitegian deklaratzen hasi dira jada. Urriaren 21ean hasi ziren auzipetuen deklarazioak; egun horretarako, bost gazte zeuden deklaratzera deituta. Urtarrilera bitartean deklaratuko dute gainontzeko 29 auzipetuek; hurrengo saioa, hain zuzen, azaroaren 11n izango da.

EHUk ere diziplina-neurriak

EHUk diziplina-prozedurak ireki ditu atxilotutako 34 ikasleen kontra, baina une honetan geldirik daude horiek; prozesu judiziala bukatu bitartean, behintzat.

Horretaz gain, ikasle greba horretan EHUko campusetan izan ziren "kalteak" direla-eta, 83.000 euroko faktura bat aurkeztu du EHUko zuzendaritzak.

EZ DAGO IRUZKINIK