AKTUALITATEA / Preso politikoak
Zigor osoa beteta, aske da Olga Comes preso politikoa
Baldintzapeko askatasunean zegoen Comes joan den azarotik, etxean preso. 13 urteko zigorra bete du.
2022eko urtarrilaren 20
Zigor osoa beteta, aske da Olga Comes preso politikoa

13 urteko espetxe zigorra beteta, aske da Olga Comes preso politikoa. Hirugarren graduan egon da iruindarra joan den ekainetik, Iruñeko (Nafarroa) espetxean, eta azaroan ezarri zioten baldintzapeko askatasuna.

Frantziako Poliziak atxilotu zuen Comes 2008an, ETAko kide izatea leporatuta. 2012an, bost urteko zigorra ezarri zion Parisko Korrekzio Auzitegiak, eta bi urte beranduago, 11 urtekoa Espainiako Auzitegi Nazionalak.