AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / RTVE
2025/05/19 10:54

Bridgestoneko langileen grebek eta mobilizazioek aurrera egin dute azken asteetan, eta enpresako zuzendaritzak berriz aldatu behar izan zuen enplegu-erregulazioari buruzko bere eskaintza, nahiz eta eutsi egin dion kaleratze masiboari: aurreko astean proposatu zuen, 546 behargin kaleratu beharrean, 491 kaleratze izatea Basauriko (Bizkaia) eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan. Plantillak aurreko ostiralean bozkatu zuen azken proposamen horren inguruan, eta baiezkoa nagusitu zen.

Horiek horrela, hiru sindikatuk (CCOO, UGT eta BuB) eta enpresa-zuzendaritzak gaur sinatuko dute akordioa, 491 langileren apurkako kaleratzeari bide eginez: 232 kaleratze izango dira Basaurin, eta 188 Puente San Miguelen. Ekainaren 23tik aurrera egongo litzateke indarrean lan-erregulazioko espedientea, eta orduan ekingo dio zuzendaritzak, pixkanaka, ehunka beharginak kanporatzeari. 

Zuzeneko kaleratze masiboaz gain, langileek aurretiazko erretiroak edo bajak hartzea bultzatu du enpresak, pizgarriak eskainiz. Badirudi zuzendaritzak horrela lortuko duela euren burua arriskuan ikusten duten behargin batzuek enpresatik alde egitea, kalte-ordainen truke. "Enpresak, azken finean, hauxe esan du: lanpostu batzuk txostenean sartzen ditut eta beste batzuk ez", azaldu du langile-batzordeko presidenteak. 100 bat dira Basaurin aurretiazko erretiroa hartzeko adinean egongo liratekeen beharginak, eta 40 inguru Puente San Miguelen.

EZ DAGO IRUZKINIK